Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.07.- JARDUERAREN TITULARTASUNA ALDATZEKO ESKAERA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Udalari sailkatutako jarduera baten titulartasunaren aldaketa jakinaraztean datza, administrazioaren ikuskaritza- eta kontrol-jarduerak baimentzeko eta aurretik titular zenari erantzukizun oro kentzeko.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "4.04 Jardueraren titularra aldatzeko aldez aurreko jakinarazpena (TAAJ)" inprimakia, behar bezala beteta eta eskualdaketa egiten duen pertsonaren baimenarekin edo aldaketaren zilegitasuna behar beste akreditatzen duen dokumentua.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-        Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta edo aldaketa (JAZ).

-        Tratatu beharreko jardueraren kopia edo erreferentzia (lizentzia edo aurretiazko jakinarazpena).

-        Jarduera edo instalazioaren titular berriaren identifikazio zehatza eta aldaketa ahalbidetzen duen negozio juridikoaren egiaztagiria.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

Jarduera eta zerbitzuak abian jartzeko administrazio-jarduerak egiteagatik (lizentziak kontrolatzea, ikuskatzea eta egiaztatzea, aurretiazko komunikazioak egitea eta jarduera eta zerbitzuetara bideratutako establezimenduak ezartzeagatiko erantzukizunpeko adierazpenak egitea) Udal Ordenantzan ezarritako tasa ordaindu beharko da.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: hilabete.

-       Legezko gehieneko epea: ez dagokio.

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: ez dagokio.

-          

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Aurkeztu izanaren agiria entregatzea ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikoari igortzea

-         

Ondorengo izapideen laburpena

-        Hirigintza Sailak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta txostena ematea.

-        Alkatetza Ebazpena ematea, dagokion tasaren likidazioarekin.

-        Eskatzaileari eta jardueraren titular ohiari jakinaraztea.

Oharrak

Jardueraren titulartasun-aldaketak ondoreak izango ditu Udalean aldaketaren jakinarazpena eskatutako dokumentazio guztiarekin batera aurkezten den egunetik aurrera. Ordutik aurrera, titular berriak hartuko ditu bere gain aurreko titularraren eskubide, betebehar eta erantzukizun guztiak.

Agiri osagarriak

-        "4.04 Jardueraren titularra aldatzeko aldez aurreko jakinarazpena (TAAJ)" inprimakia.

-        Hala badagokio,  "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31