HIRIGINTZA |
4.01.- OBRA TXIKIRAKO LIZENTZIA |
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Adierazpen-izaerako administrazio-baimena da, eraikinak eta instalazioak zaharberritu eta kontserbatzeko barneko eta kanpoko lanak egitea ahalbidetzen duena, soilik akaberari lotutako eraikuntza-elementuei eragiten dietenak, baina ez zimenduei, egiturari, segurtasunari edo ondasun higiezinaren oinarrizko elementuei. Horrez gain, lanek ez dute inolako aldaketarik ekarriko bolumenean, erabilera objektiboan, etxebizitza kopuruan, instalazio eta zerbitzu komunetan, ezta edozein motako eraikin edo instalazioen kanpoko diseinuan edo bizigarritasun- eta segurtasun-baldintzetan ere. |
Nork eska dezake? |
Interesdunak edo haren legezko ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- “4.01 Obrarako lizentzia-eskabidea” inprimakia, Administrazio Batzordeko errejidorearen oniritziarekin (Batzordearen sinadura eta zigilua edo Administrazio Batzordeko errejidorearen aintzat hartu izanaren agiria). - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. - Aurrekontu xehatua (partiden xehakapenarekin). - Obra amaitu ondoren, Garbigunearen ziurtagiria edo baimendutako hondakinen kudeatzailearena aurkeztu beharko du. - Obra egiteko aldamioak instalatu behar badira, teknikari eskudunak idatzitako aldamioen ziurtagiria aurkeztu beharko da, HD 1.000 araudiarekin bat etorriz. - Sektoreko baimenak. Honako baimen hauek aurkeztu beharko dira jarraian adierazten diren kasuetan: - Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzua, obra errepideetako poliziaren eremuan badago (50 metro). - Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zerbitzua, obraren eremua nekazaritza-bideren baten mugakide bada. - Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa, obra edozein ubidetako poliziaren eremuan badago (100 metro). Eskabidea URA - Uraren Euskal Agentziaren bidez izapidetuko da. - Lurzoruaren kalifikazioaren arabera beharrezkoa den beste edozein. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara; - Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. - Postaz: Correosen bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez. - Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu duten Toki Erakundeen edozein administrazio-organotako erregistroetan eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatiko edo kontsulatu-bulegoetan. |
Betebehar ekonomikoak |
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaindu beharko da. Ikusi izapide hau: 2.05. “Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) likidazioa, hobariak eta ordainketa”. (Zergak, Tasak eta Prezio publikoak). Zergaren ordenantza arautzailean ezarritako tarifa: aurrekontuaren % 1, BEZik gabe. |
Zein da ebazpenaren edo prozesuaren epea? |
- Legezko gehieneko epea: hiru hilabete. - Administrazio-isiltasunaren ondoreak: aldekoa, betiere hirigintza- eta lurralde-antolamenduarekin bat badator. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea. - Aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bidearen arabera. - Espedientea Bulego Teknikora bidaltzea. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Txosten teknikoa igortzea. - Beharrezkoa bada, beste Administrazio Publiko batzuen baimenak biltzea (Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuaren baimena edo Eusko Jaurlaritzako “Ur Agentzia” zerbitzuarena), edo Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuaren txostena, edo eskabidearekin batera aurkeztu ez den beste edozein. Interesdunari dokumentazio hori aurkezteko eskatuko zaio, horretarako epe jakin bat emanda. Era berean, ohartaraziko zaio eskatutakoa aurkeztu ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. - Beharrezkoa bada, beste Administrazio Publiko batzuen txostenak biltzea; adibidez, Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuaren txostena, edo beste edozein. Kasu horietan, Udalak eskatuko du, eta behin jasota, izapidetzearekin aurrera jarraituko da. - Txostenetako baten bat (Udaleko Bulego Teknikoarena edo beste Administrazioena) kontrakoa bada, eskatzaileari hutsak zuzentzeko eskatuko zaio. - Txostenak aldekoak badira, eskabidea Alkatetza Dekretu bidez ebatzi eta EIOZ likidatuko da. - Interesdunari jakinaraziko zaio. |
Oharrak |
Obrarako beharrezkoa bada, aurrekontu xehatuaz gain, egingo diren obren memoria bat ere aurkeztu beharko da, oinaren, altxaeraren eta sekzioen krokis batekin batera, dagozkion kotekin eta eraikinaren egungo kokalekuarekin. |
Agiri osagarriak |
- “4.01 Obrarako lizentzia-eskabidea” inprimakia, Administrazio Batzordeko errejidorearen oniritziarekin. - Hala badagokio, “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia. - Hala badagokio, sektoreko baimenak: - “Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuaren baimen-eskabidea” inprimakia. |
Onespena |
Alkatetza |
Unitate arduraduna |
Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa). |
Indarraldia |
- Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. - https://www.boe.es/boe/dias/2006/03/28/pdfs/A11816-11831.pdf">314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoarena (EKT). - Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra. - |