Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE ZERBITZUAK

6.3.- MENDEKOTASUNA

 

6.3.6.- ZERBITZUARI LOTUTAKO PRESTAZIO EKONOMIKOAREN ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoak bi modalitate ditu:

A) Atsedenerako modalitatea, atsedenerako zerbitzuei lotuta dagoenean eguneko zentroan edo eguneko arreta zerbitzuan -okupazionala izan ezik-, adinekoentzako gaueko zerbitzuan edo zentroan, adinekoentzako ostatu-zerbitzuan (etxebizitza komunitarioa), desgaitasuna edo buru-gaixotasuna duten pertsonentzako laguntzadun etxebizitzan eta egoitza-zerbitzuan edo zentroan, denak ere Gizarte Zerbitzuen foru-saretik kanpokoak.

Prestazio ekonomiko honen bidez zerbitzu horien kostua finantzatzen laguntzen da eta laguntza ematen zaie mendekotasuna aitortuta duen pertsonaren baten ohiko zaintzaileak izanik atseden hartzeko, etxebizitza zaharberritzeko, ospitaleratzeko edo antzeko egoeretarako egun batzuk hartu behar dituzten pertsonei. Horri dagokionez, aplikagarria izango da 45 eguneko edo gaueko gehieneko epea.

Atsedenaldi horiek etenik gabe edo modu etenean hartu ahal izango dira.

 B) Modalitate arrunta, zerbitzu eta zentroei -Gizarte Zerbitzuen foru-saretik kanpokoak- lotuta dagoenean, atseden zerbitzuetarako ezarritako urtean 45 eguneko edo gaueko -zerbitzuaren izaeraren arabera- gehieneko muga gainditzen duten aldietarako. Aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke. Prestazio ekonomiko honen bidez, mendekotasun-maila bakoitzerako ezarritako zerbitzuen eta zentroen kostua finantzatzen laguntzen da, (baita halako egoeretan Arabako Gizarte Zerbitzuen zerbitzu eta prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere), baldin eta sarrerarako ebazpena ematen den unean eskatzailerik badago itxaroten, prestazio ekonomikoari lotuta dagoen zerbitzuaren izaerari dagokion Plazak Kudeatzeko Programako Plaza Hutsak Esleitzeko Zerrendan.

-                 Honako hauek dira prestazio horren ezaugarriak:

-                 Mendekotasun-mailaren arabera aitortzen da.

-                 Xededuna da; kasu honetan, mendeko pertsona zaintzeko gastuak ordaintzeko erabili behar da.

-                 Aldi baterako da (hamabi hilabete urtean).

-                 Zerbitzuari edo zentroari eska dakizkiokeen betekizunak:

-                  Funtzionamendurako baimena izatea, Arabako Foru Aldundiak emana.

-                 Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa atxikita daukan zentro edo zerbitzu gisa jarduteko onarpena edukitzea, Arabako Foru Aldundiak emana.

-                 Arabako Lurralde Historikoan egotea.

Nork eska dezake?

-          Honako hauek aurkez dezakete eskabidea:

-          Interesdunak zuzenean.

-          Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-          Interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-          Interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-          Mendekotasun-egoera aitortuta izatea dagokion graduan eta mailan.

-          Arretarako Banako Programa (ABP) izatea; bertan, prestazio ekonomikoaren egokitasuna zehaztu behar da.

-          Aiaran erroldatuta egotea eta bertan izatea bizilekua, prestazio ekonomikorako sarbidea izapidetzeko dokumentazio osagarria aurkezteko egunean.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen duen babes-maila jasotzeko, gainera Arabako Lurralde Historikoko erroldatzea eta egoitza egiaztatu beharko da 3 urtez elkarren segidan, mendekotasun-egoera aitortzeko lehenengo eskaeraren egunaren aurreko 3 urtean.

Aurkeztu beharreko agiriak

-          Eskabidea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eman ahalko duen eredu ofizialaren arabera. (004. eranskina).

-          Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:

-             NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiri ofizial.

-             Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.

-             Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.

-             Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko edo transmititzeko. (012. eranskina).

-          Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (013. eranskina).

-          Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa eskatzeko datu osagarrien fitxa (atsedenerako modalitatea). (024. eranskina).

-          Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa eskatzeko datu osagarrien fitxa (atsedenerako modalitatea). (025. eranskina).

-          Zaintzailearen NANa, AIZa edo, bestela, indarrean dagoen legeriaren arabera, bere identitatea egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ofizial, bai eta haren osasun-txartela ere.

-          Kontratua, zentroan edo zerbitzuan sartzeko ziurtagiria eta zerbitzuko edo zentroko Arreta Eskaintzeko Banan-banako Programa.

-          Estatuko Ogasunak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko landa- eta hiri-ondasunei buruz emandako ziurtagiria. Egiaztagiri hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatu ahalko du, baina aurretik interesdunaren baimen idatzia beharko da.

Agiri osagarriak

-          04. eranskina - Datu osagarrien eskaera, Etxeko Laguntza Zerbitzuko zerbitzuak edo prestazio ekonomikoak eskuratzeko.

-          008. eranskina- Ordezkariaren edo erreferentziako pertsonaren datuak.

-          009. eranskina - Egitatezko zaintzaren zinpeko adierazpena.

-          012- eranskina – Baimena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari.

-          013 eranskina - Banku-kontuaren identifikazio-fitxa.

-          024. eranskina- Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa eskatzeko datu osagarrien fitxa (atsedenerako modalitatea).

-          025. eranskina- Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa eskatzeko datu osagarrien fitxa (modalitate arrunta).

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-        Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-         Aurreikusitako epea: legezko gehieneko epea.

-         Legezko gehieneko epea:

-         a) Prozesu jarraitua: hiru hilabete eta erdi, mendekotasunari buruzko ebazpena ematen denetik, edo sei hilabete, mendekotasun-egoera aitortzeko eskaera egiten denetik.

-         b) Prozesu etena: bi hilabete prestazioa eskatzen denetik.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

-          39/2006 LEGEA, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa (2006/12/15eko BOE, 299 zenbakia)

-         Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendekotasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

-         Diputatuen Kontseiluaren 39/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, arautzen dituena autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskaintzeko sistemako prestazio ekonomikoak Araban: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (2014/09/01eko ALHAO, 98 zenbakia).

-         Diputatuen Kontseiluaren 4/2016 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baitira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-         Ez bada hitzordurik eskatu erreferentziako gizarte-langilearekin, harekin hitzordua eskatzea.

-         Eskaerak jaso eta erregistratzea.

-         Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea.

-         Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan.

-         Arreta Eskaintzeko Banan-banako Programa (ABP) egitea.

-         Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatzailearen gizarte- eta familia-egoera ulertzeko txostena egitea.

-         Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera igortzea.

Ondorengo izapideak

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean eskabidea jaso eta erregistratzea.

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Zuzendaritza-Gerentziako Zuzendariordetza Teknikoak ebazpen-proposamena egitea.

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendariak-gerenteak maila-ebazpena ematea.

-          Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

-         Prestazioaren zenbatekoa zehazteko, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak aurretik espedientearen balorazio ekonomikoa egingo du.

-          Prestazio ekonomiko horretara jotzeko eskubideak ondorioak ekarriko ditu aitorpenari buruzko ebazpena ematen denetik aurrera, salbu eta atzera eraginezko ondorioak ekarri ahalko dituzten indarreko araudian aurreikusitako kasuetan.

-          Aitortutako prestazio ekonomikoa berrikusi, aldatu, eten eta iraungi ahalko da.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari jakinarazi beharko zaio prestazio ekonomikoari lotutako zerbitzua edo zentroa aldatzen dela.

-          Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.

Unitate arduraduna

-        Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31