Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE ZERBITZUAK

6.3.- MENDEKOTASUNA

 

6.3.3.- ZAINTZAILEEI LAGUNTZA EMATEKO ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen “Zaintzeko zaindu” programaren bidez, familiei laguntza eman nahi zaie, adinekoak beren ingurunean mantentzeko. Programan honako helburu hauek dituzten ekintzak egingo dira:

-          Adineko mendekoa ahalik eta denbora luzeen mantentzea bere habitatean eta bere ingurukoekin.

-          Sare naturala bultzatzea besteak zaintzeko eta nork bere burua zaintzeko moduetan: nork bere burua zaintzen ikastea beste bat zaindu ahal izateko.

-          Zaintzaileei informazioa ematea: laguntza-tresnak eta eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea.

-          Besteekin ezagutzak, esperientziak, zailtasunak eta egiteko moduak partekatzea, elkarri laguntzeko prozesuan, elkarrekin hobekuntzak bilatzeko.

-          Honako laguntza-programa hauek jasotzen ditu:

-            Etxeko laguntza psikologikoa adinekoak zaintzen dituzten familiartekoentzat:

-          programa honek parte-hartze psikologiko zuzena eskaintzen du, familia-eremuan; horretarako, psikologo bat joaten da zaintzaile zuzenaren familia-etxera, kontuan hartuta parte hartu nahi duten familia-unitateko pertsona guztiak.

-          Hona hemen lortu nahi diren helburuak:

-          Familia osatzen duten pertsonei euren burua zaintzen laguntzea, etxean mendeko pertsonari lagundu ahal izateko, eta zaintza horretan familiako erantzunkidetasuna ahalbidetzea.

-           Mendeko adineko bati arreta ematearen ondoriozko familia-gatazkak saihestea edo konpontzea.

-           Familia-eremuan komunikaziorako, autoestimurako eta antsietatearen murrizketarako teknikak lantzen laguntzea.

-           Familiari laguntzea zaintzen zuen familiartekoa hiltzen denean.

Nork eska dezake?

-          Zerbitzu hau adineko mendeko bati laguntzeko familia-sarearen parte den edozein pertsonak eskatu ahalko du, eta horretarako baldintza da bai adinekoak bai zaintzaileak egoitza Aiaran izatea eta adinekoak 65 urte edo gehiago izatea.

-          Zaintzen den adinekoak aitortuta izan beharko du mendekotasun-graduren bat. Hala ere, salbuespen gisa baloratzen dira mendekotasun-balorazioa eskatu baina oraindik administrazio-ebazpena eman ez den kasuak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-          Programa honetan parte hartzea eskatzeko, ez da beharrezkoa izango beste dokumenturik

Non izapidetzen da?

-Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-        Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: astebete.

-          Legezko gehieneko epea: ez dago halakorik.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: ez dago halakorik.

-          

-          

-          

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31