Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE ZERBITZUAK

6.2.- DESGAITASUNA

 

6.2.6.- LANDA-EREMUKO GARRAIO EGOKITUAREN ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Aintzat hartuta alde batetik bestera joateko zailtasunak direla mugitzeko arazoak dituzten pertsona askoren eguneroko arazoen oinarria, atez ateko garraio-programa honen helburua da gure udalerrian desgaitasunen bat duten edo mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.

Garraio-zerbitzu bat da, desgaitasun fisiko edo psikiko larriak dituzten eta ohiko garraio publikoak erabili ezin dituzten pertsonak garraiatzeko prestatutako ibilgailuekin egiten dena. Oro har, atez ateko zerbitzuak dira, edo eskaera jakinei erantzuten dietenak.

Gaur egun, Arabako zerbitzu hau Gurutze Gorriaren bitartez ematen da, garraio-zerbitzu egokitua garatzeko Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuen Sailaren eta Espainiako Gurutze Gorriaren Arabako Batzarraren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenean oinarrituta.

Printzipioz, Aiarako eremuak ostiraletan du esleituta zerbitzu hau, Artziniegarekin, Amurriorekin, Laudiorekin eta Okondorekin batera. Garraioa esleitutako eguna ez den beste batean izan daiteke, baldin eta ez badu esleituta duen lekuak eskatu.

 

Nork eska dezake?

-          Honako hauek eska dezakete zerbitzua:

-           Mugitzeko desgaitasunak dituzten pertsonak edo autonomia pertsonal nahikorik ez dutenak eta ohiko garraio publiko erregularrak erabili ezin dituztenak, egunean zehar arreta-zerbitzu espezializatuetara joateko Administrazioaren zerbitzuekin edo kontu pertsonalekin lotutako kontuetarako.

-          Honako hauek aurkez dezakete eskaera:

-          Interesdunak zuzenean.

-          Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-          Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

Agiri osagarriak

-          Ez da agiririk aurkeztu behar.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-        Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-         Aurreikusitako epea: ez dago halakorik.

-         Legezko gehieneko epea: ez dago halakorik.

-        Epean ez erantzutearen ondorioak: ez dago halakorik.

-        ..

Aplikatu beharreko araudia

 

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-         Egin beharreko garraioaren datuak biltzea.

-         Eskaera garbatzea Gurutze Gorriak horretarako emandako fitxan

-         Fitxa Gurutze Gorrira igortzea, kudea dezan.

-          Eskatzaileari jakinaraztea zein ordutan jasoko duten etxean garraioa egiteko, zerbitzua egin ahal izateko Gurutze Gorriaren baieztapena jaso ostean.

Ondorengo izapideak

-         Gurutze Gorriaren ibilgailuak zerbitzua gauzatzea, zehaztutako egun eta orduan.

{0>

Oharrak

<0}

-         Garraio hau doan erabiliko da.

-         Beharrezkoa denean, eskatzailea beste pertsona laguntzaile batekin joan ahal izango da ibilgailu egokituan.

-         Ez dira zerbitzu honetan sartzen Osakidetzak egin behar dituen osasun-lekualdatzeak.

-          Garraioa aurrez eskatzea komeni da Oinarrizko Gizarte Zerbitzu honek eskaera kudeatzeko denbora nahikoa izan dezan eta ondoren Gurutze Gorriak zerbitzuak antolatu ahal izan ditzan.

Unitate arduraduna

-         Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31