Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE ZERBITZUAK

6.2.- DESGAITASUNA

 

6.2.5.- DESGAITASUN EGOERA AITORTUA DUTEN PERTSONENTZAKO BANAKAKO LAGUNTZEN ESKAERA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Arabako Foru Aldundiak bere erakunde autonomo Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bidez ematen dituen laguntzak dira.

Laguntza hauen helburua da desgaitasun-egoera (fisikoa, psikikoa edo sentsoriala) aitortua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta desgaitasun horrek eragindako behar espezifikoak artatzea, autonomia eta garapen pertsonala lortu eta gizarteratzen laguntzeko. Horretarako, laguntza ekonomiko bat erabilera-araubidean laga edo emango zaie laguntza honen onuradunei euren desgaitasuna dela-eta ekintza bat egiteko, laguntza-produktu bat erosteko edo behar duten zerbitzu bat jasotzeko dituzten gastuei osorik edo zati batean aurre egiteko.

-          Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Dagokion deialdiaren “diruz lagundu daitezkeen laguntzen katalogoa eta berariazko betekizunak” eranskinean urtero esleitzen direnak izango dira.

Oro har, desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten ekintzen, produktuen edo zerbitzuen gastu osoa edo partziala ordaintzeko banakako laguntzak eman ahal izango dira, honako arlo hauetan:

a) Ohiko etxebizitzarako irisgarritasuna.

b) Etxeko jardueretarako laguntza-produktuak.

c) Zaintza eta babes pertsonalerako laguntza-produktuak.

d) Komunikaziorako eta informaziorako laguntza-produktuak.

e) Mugikortasun pertsonalerako laguntza-produktuak eta lekuz aldatzeko gaitasuna areagotzeko laguntzak.

f) Laguntza espezializatua: arreta goiztiarra eta lekualdatzea.

g) Ezohiko laguntzak eta laguntza osagarriak.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak laguntza emateko behar diren tresnak eta elementuak dituenean, horixe izango da laguntzak emateko modu nagusia.

Dekretu honek araututako laguntza-produktuak berreskuragarriak edo berreskuraezinak izan daitezke.

- Berreskuragarritzat jotzen dira hainbat pertsonak erabili ditzaketenak eta lekuz aldatu daitezkeenak, garraioari dagokion kostuarekin baino ez.

- Berreskuraezintzat jotzen dira haien ezaugarriak direla-eta besterenezinak diren, eta, ondorioz, erabiltzaile bakarrak edo salbuespen gisa hainbat erabiltzailek aldi berean erabil ditzaketenak. Etxeak egokitzeko obra zibilak zein laguntza-produktu berreskuragarriak erabiltzeko behar diren obrak ere berreskuraezintzat joko dira.

Nork eska dezake?

-        Honako hauek aurkez dezakete eskaera:

-        Interesdunak zuzenean.

-        Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-        Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

-        Interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

Laguntza honen onuradun izan daitezke laguntza jakin bakoitza esleitzeko berariazko baldintzez gain (urtero ezartzen direnak) baldintza hauek betetzen dituztenak:

-         Egiazko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan izatea eta Aiaran erroldatuta egotea, gutxienez eskaera egin den egunaren aurreko urte osoan.

-        Laguntzaren hartzaileak % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa izatea eskatu nahi den laguntzaren bidez haren ondorioak arindu nahi den desgaitasun horretan, 3 urtetik beherakoak izan ezik; baldin eta horiek, irizpide teknikoen arabera, hondar-murrizketa eragin dezakeen heldutasun-garapenean atzerapena badute.

-        Arabako Foru Aldundiaren zein beste erakunde pribatu edo publikoen programa propioetan, itundutako edo diruz lagundutako programetan zerbitzu berberen onuradun izatea.

-        Eskatzaileak 65 urte baino gehiago baditu, desgaitasuna aitortua izatea adin hori bete baino lehen.

-        Etxebizitza egokitzeko laguntza-produktuak erosteko kasuan, onuradunek etxebizitzaren % 50en jabetza izan behar dute, gutxienez, betiere ez badira adingabeak, judizialki ezgaituta dauden hemezortzi urtetik gorako pertsonak edo % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa izanik modu iraunkorrean haren legezko ordezkaritza duen aitarekin, amarekin edo anai-arrebekin bizi direnak. Edonola ere, etxebizitza horrek pertsona horren ohiko etxea eta bizikidetza-unitatearen egoitza izan behar du.

-        Egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan izatea eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

-        Laguntzen onuradunak aurreko deialdietan jasotako diru-laguntzetatik eratorritako betebehar guztiak beteta izatea.

* Ezingo dira onuraduntzat hartu Gizarte Zerbitzuen Sailaren edo haren erakunde autonomo Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuaren kargura ematen diren prestazioak edo zerbitzuak jasotzen dituztenak, baldin eta prestazio edo zerbitzu horien helburuak bat egiten badu eskatutako laguntzaren helburuarekin.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:

-        NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen beste edozein agiri ofizial.

-        Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.

-        Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.

-         Hala badagokio,

-        NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).

-        Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko edo transmititzeko. (012. eranskina).

-        Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (013. eranskina).

-        Ekintzaren, laguntza teknikoaren edo zerbitzuaren kostuaren proformako bi aurrekontu edo faktura, kostua 2.000 eurokoa edo hortik gorakoa bada. Nahikoa da bat izatea zenbateko horretara iristen ez bada. Betebehar horretatik salbuetsita gelditzen da 2.000 euroko edo hortik gorako laguntza-proiektua erostea, baldin eta haren espezifikotasuna dela-eta hornitzaile alternatiborik ez badago.

-        Gastua eta ordainketa deialdi bakoitzean ezarritako epean egiten badira baina eskaera aurkeztu den eguna baino lehen, aurrez ezarritakoa bete beharko dute, eta, horrez gain, jatorrizko faktura aurkeztu beharko dute.

Agiri osagarriak

-        008. eranskina – Ordezkariaren edo erreferentziako pertsonaren datuak.

-        009. eranskina - Egitatezko zaintzaren zinpeko adierazpena.

-        012. eranskina – Baimena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari.

-        013 eranskina - Banku-kontuaren identifikazio-fitxa.

-        029 eranskina -Eskaera-eredu normalizatua.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-         Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-         Aurreikusitako epea: eskaerak aurkezteko epea urtero ezarriko da dagokion diru-laguntzen deialdian.

-         Legezko gehieneko epea: hiru hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaera jasotzen den egunetik aurrera.

-           Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa.

-          

-          

-          

-          

-          

-          

-          

-          

-          

Aplikatu beharreko araudia

-         Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendekotasun-egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere (2014/09/01eko ALHAO, 98. zenbakia).

-         Diputatuen Kontseiluaren 20/2014 FORU DEKRETUA, apirilaren 8koa, ezintasun egoera aitortuta duten pertsonei emango dizkieten banakako dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituena.

-         Desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzako banakako laguntzak emateko deialdi publikoa. 21018 ekitaldia.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-         Ez bada hitzordurik eskatu erreferentziako gizarte-langilearekin, harekin hitzordua eskatzea.

-         Eskaerak jaso eta erregistratzea.

-         Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea.

-         Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan.

-         Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera igortzea.

Oharrak

-         Honako hauek joko dira bizikidetza-unitatetzat:

-         Legez bereizi gabeko ezkontideek, izatezko bikoteetako kideek eta, hala badagokio, seme-alaba adingabeek edo guraso-ahal luzatua edo birgaitua duten eta judizialki desgaituta dauden seme-alaba adinez nagusiek osatutakoa. Salbuetsita geldituko dira gurasoen baimenarekin horien mende bizi ez diren seme-alaba adingabeak.

-         Halaber, legezko banatzeen kasuan edo ezkontza-loturarik edo izatezko bikoterik ez dagoenean, baita horretarako ebazpen judizial bat dagoen kasuetan ere, familia-unitatea guraso batek eta pertsona horrekin bizi diren seme-alaba guztiek osatuko dute, betiere aurreko atalean aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, beste gurasoren bat baldin badago, pertsona hori ez da familia-unitatearen parte izango.

-         Pertsona bat ezin da bi familia-unitateren parte izan aldi berean.

-         Nolanahi ere, bizikidetza-unitate batean daudela ulertuko da, Foru Dekretuan ezartzen diren ondoreetarako, prestazioa jasotzen duen pertsonarekin bizi diren eta adinaren baldintza betetzen ez duten seme-alabak, baldin eta haien aurreko ahaideen PFEZaren aitorpenean ondorengo ahaideengatiko murrizketa eragiten badute.

-         Errenten eta diru-sarreren eta ondarearen kalkulua:

-         Onuraduna izateko eta, ondorioz, laguntzen hartzaile izateko edo, hala badagokio, kontzeptu horren bitartez aitortzeko ehunekoa finkatzeko, bizikidetza-unitaterako dagokien deialdietan urtero ezartzen diren muga ekonomikoak hartuko dira kontuan.

-         Laguntza horiek jasotzeko gainditu ezin diren diru-sarrera familiarren muga-koadroa ez zaie aplikatuko 2016. urteko deialdian jasotako Laguntza Espezializatuari buruzko laguntzei.

-         Laguntzak justifikatzeko, ez da onartuko eskudirutan ordaintzea 2.500 euroko edo hortik gorako eragiketak.

-         Ez dira gastuen justifikazio gisa onartuko, honako datu hauek argi identifikatuta ez dituzten fakturak eta/edo ordainagiriak:

-         Igorlea, izen, izen sozial eta NAN edo IFZrekin.

-         Hartzailea, izen, izen sozial eta NAN edo IFZrekin.

-         Gastuaren helburua.

-         Data.

-         Faktura-zenbakia.

-         Halaber, ezingo dira justifikazio-gastu gisa onartu PFEZen (Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga) konturako atxikipen-arloko Zerga Araudia betetzen ez duten fakturak edo ordainagiriak.

-         Faktura elektronikoak erabili ahal izango dira justifikatzeko baliabide gisa.

Unitate arduraduna

-         Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31