GIZARTE-ZERBITZUAK |
6.2.- DESGAITASUNA |
6.2.3.- APARKATZEKO TXARTELAREN ESKAERA |
|
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Desgaitasuna duten mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailu automobilak aparkatzeko txartela baldintzak betetzen dituzten pertsonek euren ibilgailu automobilak helmugatik ahalik eta gertuen aparkatzeko duten eskubidea egiaztatzen duen agiri publiko bat da. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- Eskaera, behar bezala beteta. - Eskatzailearen NANaren, pasaportearen edo egoitza-baimenaren kopia. - Desgaitasun-ziurtagiria. - Txartel motako bi argazki (soilik baiezko ebazpenaren kasuan). |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013) Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo. Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332) - Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. |
Betebehar ekonomikoak |
- Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: legezko gehieneko epea: - Legezko gehieneko epea: hiru hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaera jasotzen den egunetik aurrera. - Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa. |
Aplikatu beharreko araudia |
|
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jaso eta zuzena dela egiaztatzean, hura erregistratzea. - Eskaeraren kopia zigilatua ematea eskatzaileari, frogagiri moduan. |
Ondorengo izapideak |
- Eskaera bidaltzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari. - Foru-ziurtagiria jaso ostean, dagokion proposamen teknikoa igortzea. - Alkatetza Dekretua. - Interesdunari jakinaraztea. |
Oharrak |
- Eskaera izapidetzeko beharrezkoak diren udal-ziurtagiriak barneko mailan kudeatuko dira. - Argazkiak eskatuko dira txartela igortzeko. - Txartela 5 urtean behin berritu beharko da. |
Esleipenaren unitate arduraduna |
- Aiarako Udala |
Izapideen unitate arduraduna |
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzua |