Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE-ZERBITZUAK

6.2.- DESGAITASUNA

 

6.2.2.- DESGAITASUNA EGIAZTATZEKO TXARTELAREN ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Desgaitasuna egiaztatzeko txartelaren xedea da titularraren desgaitasunaren fede ematea, organo eskudunak desgaitasun-mailaren inguruan igorritako ebazpenari kalterik egin gabe.

Desgaitasun-txartela titularraren desgaitasun-maila aitortua egiaztatzen duen agiri pertsonal eta besterenezina da.

Beti dagokion nortasun-agiriarekin batera aurkeztuko da (NAN, AIZ edo, Europar Batasunaren barruko atzerritarren kasuan, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko ziurtagiria); horrela, desgaitasun-mailaren ziurtagiria izateak dakartzan eskubideak bermatu ahal izango zaizkio txartelaren titularrari.

Egiaztapen-txartelak ebazpenean adierazitako indarraldia zehaztuko du, eta hori mugagabea izan daiteke; balorazioa behin-behinekoa den kasuetan, balio-epea adieraziko da.

Nork eska dezake?

-        Eskaera egiteko unean Arabako Lurralde Historikoan bizi diren eta Aiaran erroldatuta dauden pertsonak, betiere % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa badute eta dagokion indarreko nortasun-agiria badute.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        DESGAITASUNA EGIAZTATZEKO TXARTELAREN ESKAERA

-        Indarreko NAN edo AIZaren fotokopia.

-        Europar Batasunaren barruko atzerritarren kasuan, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko ziurtagiria.

Agiri osagarriak

-         DESGAITASUNA EGIAZTATZEKO TXARTELAREN ESKAERA

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-          Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: ezarritako legezko gehieneko epea.

-          Legezko gehieneko epea: sei hilabete.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: ez dago halakorik.

Aplikatu beharreko araudia

-        19/2011 Foru Agindua, otsailaren 25ekoa, desgaitasuna egiaztatzen duena. 2011ko martxoaren 7ko ALHAO, 28. zenbakia.

-        Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendekotasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere (2014ko irailaren 1eko ALHAO, 98. zenbakia).

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-          Eskaera Aiarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aurkezten bada:

-          Jasotzea, egiaztatzea eta sarrera-erregistroa egitea.

-          Eskaera prestatzea eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari bidaltzea izapidetzeko.

-           Eskaeraren kopia eskatzailearen espedientean artxibatzea.

Ondorengo izapideak

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Minusbaliotasunen Balorazio eta Orientazio Zentroan jasotzea.

-          Txartela posta bidez ohiko etxebizitzara bidaltzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen hurrengo txartel-bidalketan.

Oharrak

-          Desgaitasun-maila egiaztatzen duen txartela ofizioz igorriko zaie % 33tik gorako desgaitasun-maila aitortu zaien pertsona guztiei.

-          Txartela berriro bidaltzea desgaitasun-maila edo erabiltzailearen datuak aldatuz gero:

-          Txartelaren titularrari aitortutako desgaitasun-maila aldatzen bazaio eta aitortutako maila berria % 33tik beherakoa bada, titularrak txartela itzuli beharko du 10 eguneko epean, etetea eskatzen den egunetik zenbatzen hasita.

-          Bestalde, aitortutako desgaitasun-maila aldatzen bada eta aitortutako maila berria % 33tik gorakoa bada, txartel berri bat igorriko da eguneratutako datuekin, behin onuradunak aurreko txartela itzultzen duenean.

-          Erabiltzaileak akatsen bat hautematen badu datu pertsonaletan, txartel berri bat igortzeko eskatu beharko du, informazio hori aldatuta. Txartel berria eskuratu aurretik, datu okerrak dituena entregatu beharko du.

-           Txartelaren kopia egiteko eskaera. Txartel berria eskatu nahi duen onuradun batek, aurrekoa galdu duelako, lapurtu diotelako edo apurtu zaiolako, hori egin ahal izango du goian adierazitako eskaera beteta, bertan zehaztutako baliabideekin.

-          Eskaera txartela lapurtu izanaren ondorioz egiten badu, dagokion salaketa ere aurkeztu beharko du.

-          Desgaitasuna egiaztatzeko txartela izan ezean, desgaitasun-mailaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute hura egiaztatzeko.

Unitate arduraduna

-        Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31