Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE-ZERBITZUAK

6.1.- ZERBITZU OROKORRAK

 

6.1.7.- FAMILIA UGARIAREN TITULUAREN ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Familia ugaritzat jotzen da aurreko ahaide batek edo bik eta hiru seme-alabak edo gehiagok (komunak edo ez) osatutakoa.

Familia ugaritzat jotzen dira osaera hauek dituztenak:

a)     Aurreko ahaide bat edo bi eta bi seme-alaba, komunak edo ez, betiere gutxienez horietako batek desgaitasuna badu edo lana egiteko ezintasuna badu.

b)    Bi aurreko ahaide, biek desgaitasuna badute, gutxienez batek % 65etik gorako desgaitasun-maila badu edo lana egiteko ezintasuna badute, bi seme-alabarekin (komunak edo ez).

c)     Aita edo ama banandu edo dibortziatua hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak edo ez, nahiz eta familia-unitate ezberdinetan egon eta ezkontideen egoitzan ez bizi, betiere haren mende badaude ekonomikoki.

d)    Aita eta amarik gabeko bi anai-arreba umezurtz edo gehiago, tutoretza‑, harrera- edo zaintza-egoeran daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez haien kontura.

e)     Aita eta amarik gabeko hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, horietako batek desgaitasuna badu, betiere elkarrekin bizi badira eta mendekotasun ekonomikoa badute.

f)      Aita edo ama bi seme-alabarekin, beste gurasoa zendu bada.

Nork eska dezake?

Familia ugariaren izaera edukitzeko eskubidea aitortu eta mantentzeko, seme‑alaba edo anai-arrebek baldintza hauek bete behar dituzte:

a)     Ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak izatea, desgaitasuna edukitzea edo lana egiteko ezintasuna edukitzea, adina edozein delarik ere. Adin-muga hori 25 urteetara zabalduko da egokitzat jotzen diren edo lanpostu bat lortzeko helburua duten ikasketak edo titulazioak egiten badituzte.

b)    Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizitzea, aurreko ahaideen banantze‑kasurako aurreikusitakoari kalterik egin gabe. Edonola ere, ulertuko da ikasketek, lanak, tratamendu medikoek, errehabilitazioak edo antzerako kausek eragindako banantze iragankorrak ez duela guraso eta seme‑alaben arteko bizikidetza hausten, araudian zehaztutako terminoetan.

c)     Aurreko ahaidearen edo ahaideen mende egotea ekonomikoki. Ulertuko da mendekotasun ekonomikoa mantentzen dela kasu hauetan:

1.    Seme-alabak urtean indarreko lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez duten diru-sarrerak jasotzen baditu, aparteko ordainsariak barne.

2.   Seme-alabak lana egiteko ezintasuna badu, eta, pentsioa jasoz gero, urteko zenbatekoak ez badu gainditzen indarreko Ondorio Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoa (IPREM), 14 ordainsariak barne, betiere ez badu kotizazio gabeko baliaezintasun-pentsioa jasotzen; kasu horretan, ez da mugarik ezarriko.

3.    Seme-alabak parte hartzen badu familiaren mantenuan eta aurreko ahaide bakar bat baldin badago eta aktiboan ez badago, araudian ezartzen diren kasu eta baldintzetan.

4.    Seme-alabak parte hartzen badu familiaren mantenuan eta/edo aitak edo amak lana egiteko ezintasuna badute, erretiratuta badaude edo 65 urtetik gorakoak badira, betiere haien urteko diru-sarrerek ez badute gainditzen indarreko lanbide arteko gutxieneko soldata, aparteko ordainsariak barne.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz eskatzailearen eta familia-unitatea osatzen duten pertsona guztien nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiri ofizial.

-        Familia-liburuaren fotokopia osoa.

-        Erroldatze kolektiboaren agiria.

-        Familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.

-        Errenta-aitorpenaren fotokopia.

-        Egiten ari diren ikasketen matrikula-ziurtagiria (soilik 22 urtetik gorako seme-alabentzat).

-        Minusbaliotasun-ziurtagiria.

-        Zendutako gurasoaren heriotza-ziurtagiria.

-        Banantze- edo dibortzio-kasuetan:

-        Epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopiak.

-        Bikotekide ohiaren berariazko baimena, haurrak haren tituluaren eta NANaren fotokopian agertu ahal izateko.

Agiri osagarriak

-        GOFEaren eskaera normalizatua. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan emango da.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-          Kosturik gabe.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Legezko gehieneko epea: hiru hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaera jasotzen den egunetik aurrera.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

-        1621/2005 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, familia ugariak babesteko erregelamendua ezartzen duen azaroaren 18ko 40/2003 Legea onartzeko dena.

-        40/2003 Legea, azaroaren 18koa, familia ugariak babesteko dena.

-        13/2008 Legea, abenduaren 12koa, Familiei Laguntzekoa.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera eta agiriak jaso, erregistratu eta egiaztatzea, eta, hala badagokio, egon daitezkeen akatsak edo omisioak zuzentzea.

-        Espediente osoa Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera igortzea.

Unitate arduraduna

-        Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31