GIZARTE-ZERBITZUAK |
6.1.- ZERBITZU OROKORRAK |
6.1.5.- TELELAGUNTZA-ESKAERA |
|
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Telefono-lineara konektatutako terminal batek eta erabiltzaileak soinean daraman domina edo eskumuturreko batek (Eusko Jaurlaritzak ematen du hori) osatzen duten gailu berezi bat da, gai dena dei bat egiteko larrialdi-egoera batean edo ezohiko egoera batean. Hauek dira gailuaren funtzioak: - Arreta integrala eskaintzea erabiltzaileei, laguntza-sareekiko konexio iraunkorraren bidez. Horrek, haien bizi-kalitatea hobetzeaz gain, autonomia- eta etxebizitzan segurtasun-sentimendua indartuko du. - Berehalako esku-hartzea eskaintzea gizarte-premiako egoeratan edo larrialdi-egoeratan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. - Babesa ematea erabiltzailearen zaintzaz arduratzen den ingurune sozio-familiarrari.
|
Nork eska dezake? |
- Interesdunak edo haren legezko ordezkariak. Eta, zehazki: - 65 urtetik gorako pertsonek: - Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera dutenak. - Mendekotasun-arriskuaren egoeran daudenak, gutxienez 23 punturekin mendekotasun-baremoan. - Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak. - Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera duten eta desgaitasun intelektuala duten pertsonak. - Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera duten eta desgaitasun fisikoa duten pertsonak. - Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera duten eta desgaitasun sentsoriala duten pertsonak. - Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera duten eta gaixotasun mentala duten pertsonak. - Aurreko egoeretan ez dauden eta gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonak, baldin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak telelaguntza-zerbitzuak artatu ditzakeen beharrak hautematen baditu; kasu horietan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dagokion txostena igorri behar du. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Agiri hauek aurkeztu beharko dira: - TELELAGUNTZA-ESKAERA. - OSASUN-FITXA. - GIZARTE-TXOSTENA (soilik 7. kasuan dauden pertsonek, hau da, aurreko egoeretan ez daudenak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak igorritako txostenean telelaguntza-zerbitzuaren bidez artatu daitezkeen beharrak hauteman direnean). - Bestelako agiriak: • Erroldatze kolektiboaren agiria. • Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. • Desgaitasun-mailaren ziurtagiria eta/edo eskatzailearen mendekotasun-mailaren aitorpena, horiek izatekotan. |
Agiri osagarriak |
- - OSASUN-FITXA. - BORONDATEZKO ORDEZKARITZAREN EREDUA, eskaera ordezkari baten bitartez aurkeztekotan. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Aiarako Udalaren bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013) Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo. Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332) - Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. |
Betebehar ekonomikoak |
- Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: hilabete bat Gizarte Zerbitzuen arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzaren aurrean eskaera aurkezten denetik. - Legezko gehieneko epea: bi hilabete eskaera Gizarte Zerbitzuen arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzara iristen denetik. - Epe barruan ez erantzutearen eragina: Positiboa. - |
Aplikatu beharreko araudia |
- 144/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzkoa. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak egiaztatzea eskaera modu egokian bete dela eta eskatutako agiri guztiak atxiki direla. - Eskatzaileak agiriak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztea, ondoren Eusko Jaurlaritzara bidaltzeko “”leihatila bakarraren” bidez. - Interesdunari hartu-agiria ematea. - Agiriak Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietarako Zuzendaritzari bidaltzea, hark izapidetu ditzan. |
Ondorengo izapideak |
- Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietarako Zuzendaritzak eskaera jaso, erregistratu eta izapidetzea. - Telelaguntza-terminala etxean ipintzea. |
Oharrak |
Terminala instalatzeko, beharrezkoa da etxebizitzan telefono-linea finkoa edukitzea. Etxebizitzan beste telefono mota bat edukiz gero, kontsultatu Zuzenean zerbitzuarekin ((012) telefono-konpainiekiko bateragarritasunak eta bateraezintasunak. |
Unitate arduraduna |
- Eusko Jaurlaritza. Gizarte Gaietarako Zuzendaritza. |