Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE-ZERBITZUAK

6.1.- ZERBITZU OROKORRAK

 

6.1.2.- MANTENU-LAGUNTZEN ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

-         Laguntza ekonomiko subsidiario eta ez-aldizkakoak dira, eta bizitzaren oinarrizko beharrei erantzuteko beharrezko baliabide ekonomikoak ez dituzten eta diru-sarrerak bermatzeko errenta edo gizarte-larrialdietarako laguntzak osorik edo zati batean jasotzen dituzten pertsonei daude zuzenduta, prestazio hauetan eskatutako baldintzak ez betetzeagatik.

-         Laguntza motak:

·         Oinarrizko mantenu-beharrak estaltzeko gastuak.

·         Ohiko etxebizitza mantentzeko gastuak.

·         Etxebizitzaren oinarrizko bizigarritasun eta ekipamendurako beharrezko gastuak.

·         Onuradunaren edo haren bizikidetza-unitateko kideen lehen mailako beharrei lotutako gastuak.

·         Zorpetze-gastuak.

Nork eska dezake?

Honako hauek aurkez dezakete eskabidea:

  • Interesdunak zuzenean.
  • Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.
  • Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Aiaran erroldatuta egotea eta Araban edukitzea egoitza eraginkorra, eskaera-data baino gutxienez 6 hilabete lehenago.
  • Bizikidetza-unitate independente bat osatzea laguntzaren eskaera-data baino gutxienez urtebete lehenago.
  • Ez edukitzea nahikoa baliabide programaren oinarrietan jasotako irizpideen arabera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerarekin batera, interesdunek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

-         NAN

-         Diru-sarrera eta ondasunen zinpeko adierazpena.

-         Etxebizitza osatzen duten pertsona guztien baliabide eta diru-sarrera ekonomikoen egiaztapen-ziurtagiriak eta -agiriak, errenta-aitorpenaren kopiarekin batera.

-         Enplegu-eskatzailearen txartela.

-         Espedientea betetzeko eskatzen diren gainerako datu eta agiriak.

-         Hala badagokio, itzultzeko konpromisoari buruzko dokumentua, sinatuta.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udalaren bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-    Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

- Aurreikusitako epea: hilabete bat.

- Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete.

- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

12/1998 Legea, maiatzaren 22koa, gizarte-bazterkeriaren aurkakoa

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-         Ez bada hitzordurik eskatu erreferentziako gizarte-langilearekin, harekin hitzordua eskatzea.

-         Erreferentziako gizarte-langileak egoera baloratzea.

-         Eskaera jaso eta erregistratzea.

-         Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea.

-         Txosten teknikoa ebazpen-proposamenarekin.

Oharrak

-         Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da urte osoan zehar.

-         Etxebizitza edo egoitza batean bizikidetza-unitate bat baino gehiago egonez gero, gehienez bi bizikidetza-unitate independentek eskatu ahalko dute laguntza.

-         Laguntza horiek jasotzen dituzten pertsonek hartutako ebazpenari eustean eragin dezaketen aldaketa sozio-familiarrak jakinarazi beharko dizkiote Aiarako Udalari.

-         Laguntza horiek jasotzen dituzten pertsonek esleitutako laguntzen xede diren gastuak finantzatzeko bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideak lortu dituztela jakinarazi beharko diote Aiarako Udalari.

-         Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.

Unitate arduraduna

- Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31