GIZARTE-ZERBITZUAK |
6.1.- ZERBITZU OROKORRAK |
6.1.1.- GIZARTE-ZERBITZUEI BURUZKO INFORMAZIO-, BALORAZIO-, DIAGNOSTIKO- ETA ORIENTAZIO-ZERBITZUA. |
|
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskaintzen du: hori zerbitzu publiko bat da, eta irekita dago gure udalerriko pertsona guztientzat. Aiarako pertsona guztiek gizarte‑zerbitzuen sistema publikora duten lehen sarbide-puntua da. Erreferentziako gizarte-langilearekiko aurretiko hitzorduaren bidez, aholkuak ematen dizkio hala eskatzen duen pertsonari, euren gizarte-eskubideei dagokienez. Halaber, zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea eskaintzen die haiek jasotzeko eskubidea duten pertsonei. - Gure udalerriko pertsona eta familien gizarte-beharrak baloratzen ditu, eta orientazioa ematen du planteatutako behar edo egoerei begira egokienak diren aukeren inguruan. - Baliabide espezializatuetarako sarbidea eskaintzen du, baita gizarte‑babeseko beste sistema batzuekin lotutako baliabideetara ere.
|
Nork eska dezake? |
Interesa duten pertsona guztiek (Aiaran erroldatutakoak) edo haien ordezkari legalek, laguntza profesionala behar badute edo gizarte-zerbitzuen esku-hartze alorrei buruzko informazioa nahi badute. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Ez da agiririk eskatzen lehen harremanetarako. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre:: Aiarako Udalaren bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013) Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo. Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332) - Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. |
Betebehar ekonomikoak |
- Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: aste bat. - Ebazteko gehieneko epea: ez dago halakorik. - Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dago halakorik. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Behin erreferentziako gizarte-langilearekin hitzordua finkatuta eta etorkizuneko izapideak arintzeko xedearekin, beharrezkoa inprimakiak banatuko dira baldin eta hitzorduaren arrazoia jakinarazi bada. - Hitzorduaren eguneko arreta, esleitutako gizarte-langilearen eskutik. - Egoeraren balorazioa eta baliabide, zerbitzu edo prestazioak izapidetzea. - Bidezkoa bada, kasuaren jarraipena egite, haren beharren araberako intentsitatearekin. |
Oharrak |
- Larrialdi-egoera bat hautematen bada, berehalako hitzordua finkatuko da gizarte-langilearekin. - Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Aiarako Udalaren lehen solairuan eskaintzen du arreta (Bake Epaitegiaren eta gizarte-langilearen bulegoak): Inguruabarrek horrela eskatzen badute, baliabide hauen bidez ere egingo da: · Etxeko arreta. · Telefono bidez (hitzordu telefonikoa). · Posta elektroniko bidez. - Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan. |
Unitate arduraduna |
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. |