Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

BESTE PROZEDURA BATZUK

10.02.- IZATEZKO BIKOTEAK ERREGISTRATZEA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Izatezko bikote gisa inskribatzeko eskaera egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan.

Nork eska dezake?

Erregistroan inskribatu ahal izango dira sexu berekoak diren ala ez diren bikoteak, ezkontzazkoa ez den bizikidetza-unitate bat eratu dutenak libreki eta adostasun osoz.

Aiarako Udalean inskripzioa eskatu ahal izateko, ezkontzazkoa ez den bizikidetza-unitateko kideetako batek gutxienez Aiaran erroldatuta egon beharko du.

Bikoteko bi kideak Aiarako Udaleko idazkariaren aurrean aurkeztuko dira elkarren artean ezkontzazkoa ez den bizikidetza-elkartzea dagoela aitortzeko, eta inskribatzeko borondatea adieraziko dute.

Legean ezarritako betebeharrak:

-       Bi pertsonak adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak izatea.

-       Biek gaitasun osoa izatea.

-       Lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaidetasunik ez edukitzea.

-       Alboko lerroko bigarren mailako odol-ahaidetasunik ez edukitzea (nebak edo arrebak).

-       Bietako inork ezkontza edo izatezko bikote bidezko loturarik ez izatea beste inorekin.

-        Bikoteko kideetako batek gutxienez egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Honako eskaera hauek egin daitezke:

-       Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko eskaera.

-       Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko ziurtagiriaren eskaera.

-       Hitzarmen arautzailea aurkezteko, txertatzeko eta aldatzeko eskaera.

-       Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzioa baliogabetzeko eskaera.

-       Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzioa baliogabetzeko eskaera, bikoteko kideetako batek eskatuta.

 

Legeak ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira Izatezko Bikoteen Erregistroan.

-                           Bi bikotekideen NANen fotokopiak; jatorrizkoak ere aurkeztuko dira, egiaztapenak egiteko. Bikoteko kideetako bat espainiarra ez bada, haren nortasuna egiaztatzeko agiri baliokidea aurkeztu beharko du.

-                           Administrazio-egoitza EAEn duenaren errolda-ziurtagiria.

-            Jaiotza-ziurtagiri literala, Erregistro Zibilak igorria.

-                           Bi kideen egoera zibilaren egiaztagiria, Erregistro Zibilaren ziurtagiriaren bidez (nahikoa da bikoteko kide bakoitza erroldatuta dagoen udalerriko Erregistro Zibilak igorritako "Bizi- eta egoera-ziurtagiria"), edo atzerritarren kasuan, agiri baliokidearen bidez.

-                      Bi kideen zinpeko aitorpena, beste pertsona batekin izatezko bikotea ez dela adierazten duena.

-                      Seme-alabak beren kargura izanez gero, komunak edo kideetako batenak, familia-liburuaren fotokopia; jatorrizkoa ere aurkeztuko da, egiaztapenak egiteko.

-          Dibortzio- edo deuseztasun-sententzia, edo, bidezkoa bada, egoera horietarakoren bat jasotzen duen ezkontza-ziurtagiri literala.

-                      Bikotearen harreman ekonomikoak. Borondatez, legeak ez baitu eskatzen, bikoteak ekonomia eta ondare-harremanen edukia arautu ahal izango du, itun edo hitzarmen arautzaile bat sinatuz.

Ituna dokumentu publikoan (notario aurrean) edo pribatuan egin ahal izango da, eta Izatezko Bikoteen Erregistroan jasoko da.

Erregistroak itun pribatuen hainbat eredu ditu. Horien artean aukera dezakete interesdunek (ez da nahitaezkoa). Dokumentu pribatua biek sinatu beharko dute eta bi kopia aurkeztu beharko dira, Erregistroan jasota gera dadin.

Bikoteak nahi duen bestetan aldatu ahal izango da ituna. Aldaketa bakoitza Erregistroan aurkeztu beharko da, bertan jasota gera dadin.

Lege horretan araututako izatezko bikoteen ekonomia- eta ondare-erregimenari buruzko berariazko itunik ez badago, Kode Zibilean ezarritako ondasun-banantzea ezarriko da.

Non izapidetzen da?

EAEko Izatezko Bikoteen Erregistrora bideratutako eskaerak leku hauetan aurkeztu daitezke aurrez aurre:

A.   Eusko Jaurlaritzaren Herritarren Arretarako Zerbitzuaren –Zuzenean– bulegoetan.

     Zuzenean zerbitzuari buruzko informazioa (helbideak, telefono-zenbakia eta arreta-ordutegia):      https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/ 

B.    Lurralde historiko bakoitzaren Izatezko Bikoteen Erregistroko administrazio-unitateetan; hain zuzen, honako hauetan:

 

Bizkaiko lurralde historikoa
Kale Nagusia 85, 1. sol. (48011 Bilbo)
Tel.: 944 031 204

Arabako lurralde Samaniego kalea 2, 2. sol. (01008 Vitoria-Gasteiz)
Tel.: 945 01 70 40

Gipuzkoako lurralde historikoa
Intxaurrondo kalea 70 (20015 Donostia-San Sebastián)
Tel.: 943 022 649

Arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00

C.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 16.4 artikuluak xedatutako organoen aurrean.

D.   Aiarako Udaleko Erregistroan:

Eliza auzoa 3 (01476 Arespalditza).- ARABA.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Kasu horretan, Legeari atxiki nahi dela adierazi behar da berariaz. EAEko Bikoteen Erregistroak betebehar guztiak betetzen direla egiaztatuko du udal-inskripzioei baliozkotasuna emateko, 2/2003 Legearen ondoreetarako.

Nolanahi ere, eta eskaera zein lekutan aurkezten den gorabehera, bikotea osatzen duten pertsonak aurrez aurre aurkeztu beharko dira.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-        Aurreikusitako epea: astebete.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-       Eskaera jasotzea eta dokumentazioa egiaztatzea.

-       Eskaera erregistratzea eta interesdunari agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-eguna jarrita.

-        Beharrezkoak diren dokumentuak prestatzea, bidezkoa bada:

-        Beste bikote-harreman formalizatu bat ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.

-        Hitzarmen arautzailea, bikoteak aukeratutako erregimen ekonomikoaren arabera.

-        Data eta ordua zehaztea, agertutakoek dagozkien agiriak sinatu ditzaten, idazkariaren aurrean.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Idazkariaren aurrean agiriak borondatez sinatu direla dioen ziurtagiria.

-        Liburu nagusian eta liburu osagarrian inskribatzea.

-        Egindako inskripzioaren ziurtagiria.

-        Espedientea Eusko Jaurlaritzara lekuz aldatzeko baimena ematen duen dokumentua sinatzea.

-        Espedientea Eusko Jaurlaritzara bidaltzea, inskribatu dezaten. (Eusko Jaurlaritzako Izatezko Bikoteen Erregistrotik Udalari eta interesdunei emango zaie Erregistroan inskribatzeko ebazpenaren berri. Halaber, agiriak zuzentzeko edo beste agiri batzuk aurkezteko eskatuko da, agiri zuzenak izan ezean, eta zuzenketak egiteko epea adieraziko da).

-        Eskaera artxibatzea.

-         

Oharrak

-        Erregistroak inskripzioaren ziurtagiriak igorriko ditu bikoteko edozein kidek, legezko interesa egiaztatzen dutenek eta epaileek eta Justizia Auzitegiek eskatuta.

-        Elkartzea amaitzeari edo azkentzeari buruzko oharrak egiteko, nahikoa izango da kideetako batek eskatzea.

-        Izatezko bikotea honako arrazoi hauengatik azkendu daiteke:

-                 Bikotea ados jarri delako.

-                 Bikoteko kideetako batek aldebakarreko erabakia hartu duelako, besteari era frogagarrian jakinarazita.

-                 Bikoteko kideetako baten heriotza edo heriotza-deklarazioa dela eta.

-                 Kideak elkarren artean edo kideetako bat ezkondu egin delako.

Bi kideak Izatezko Bikoteen Erregistroko funtzionario arduradunaren aurrean aurkeztuko dira, eta inskripzioa bertan behera utzi nahi dutela adieraziko dute.

Halaber, eskaera bat aurkeztu beharko dute idatziz, biek sinatuta, elkartzea bertan behera utzi nahi dutela adieraziz.

Inskripzioa bertan behera uztea aldebakarreko erabakiz eskatu bada, bertan behera uztea eskatzen duen pertsona aurkezteaz eta arestian aipatutako eskaera aurkezteaz gain, beste aldeari inskripzioa bertan behera uzteko asmoa adierazten dion jakinarazpenaren frogagiria ere eskatuko da (notario-akta edo burofaxa, eduki-ziurtagiriarekin eta hartu izanaren frogagiriarekin).

Inskripzioa bertan behera uztearen arrazoia ezkontza edo heriotza izanez gero, idatziz eskatu beharko da era berean, eta dagokion ezkontza- edo heriotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Inskripzioa bertan behera uzteko ondoreek –heriotzagatik edo ezkontzagatik izan ezik– horretarako ebazpena egiten den egunetik izango dute eragina.

Inskripzioa bertan behera uzteren ondorioz, hitzartutako ekonomia- eta ondare-erregimena deuseztatu egingo da.

Informazio guztia eta agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgune honetan kontsulta eta deskarga daitezke: http://www.euskadi.eus/izatezko-bikoteak/web01-a2famil/eu/

Agiri osagarriak

-       "Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko eskaera" inprimakia.

-       "Beste bikote-harreman formalizatu bat ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena" inprimakia.

-       "Hitzarmen arautzailea (irabazpidezko ondasunak)" inprimakia.

-       "Hitzarmen arautzailea (ondasunen foru-komunikazioa)" inprimakia.

-       "Hitzarmen arautzailea (ondasun-banantzea)" inprimakia.

-       "Hitzarmen arautzailea (klausula orokorrak)" inprimakia.

-       Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko ziurtagiriaren eskaera.

-       Hitzarmen arautzailea aurkezteko, txertatzeko eta aldatzeko eskaera.

-       Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzioa baliogabetzeko eskaera.

-       Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzioa baliogabetzeko eskaera, bikoteko kideetako batek eskatuta.

Onespena

 

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza.

Indarraldia

-          Arlo horretako legedia aldatu arte.

Lege-esparrua

-          2/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa.

-          155/2017 Dekretua, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko dena.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31