BESTE PROZEDURA BATZUK |
10.01.- EZKONTZA ZIBILAK EGITEA |
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Aiarako udaletxeko erabilera anitzeko aretoan ezkontza zibilaren ekitaldia egiteko eskaera da. Ekitaldi horretan, zeremoniaburua alkatea edo hark eskuordetutako zinegotzia da. |
Nork eska dezake? |
Edonork, baldin eta ezkontideetako bat Aiaran bizi bada eta bertan erroldatuta badago. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako hauek aurkeztu beharko dira: - "0.01 Eskaera orokorra" agiria. Dokumentu horretan jasoko dira ezkontideen datuak eta ezkontza zibila egiteko eguna eta ordua. Bidezkoa bada, agirian jaso beharko da, era berean, ospakizuna zein zinegotzik egitea nahi den. - Ezkontza gauzatu baino bost egun lehenago gutxienez, lekuko izango diren bi pertsona adinez nagusiren NANak aurkeztu beharko dira (jatorrizkoak edo haien kopiak). - "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta interesdunaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: Astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. -- Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: hamabost egun. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera eta aurkeztutako agiriak jasotzea. - Eskaera erregistratzea eta interesdunari agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-eguna jarrita. - Erabilera anitzeko aretoa eskatutako egunerako eta ordurako libre dagoen egiaztatzea. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Eskaera Alkatetzara bidaltzea, alkateak edo dagokion zinegotziak aretoa aukeratutako egunean libre dagoela berrets dezan. - Ezkontideei horren berri ematea. - Bidezkoa bada, alkateak dagokion zinegotziari eskuordetza emateko dekretua egitea eta ALHAOn argitaratzea. - Ezkontza-akta egitea, eskaeran eta Epaitegitik igorritako espedientean jasotako datuekin. - Ekitaldia egin ondoren, espedientea Erregistro Zibilera igortzea. |
Oharrak |
Aldez aurretik, eta beharrezkoa den aurrerapenarekin –gutxi gorabehera 3 hilabete–, ezkontideek dagokion espedientea izapidetu behar dute Aiarako Erregistro Zibilean: Aiarako Udaleko udal-bulegoak. Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: Astearteetan, 09:00etatik 14:00etara. - Aiarako Erregistro Zibilak jakinarazpen bat igorriko dio Aiarako Udalari. Agiri horretan, ezkontideen datuak, ezkontza-eguna eta gainerako datuak jasoko dira. - Eskatzaileek lagatako lokala eta/edo instalazioa era egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko dute; izan ere, instalazio hori egoera bikainean geratu beharko da zeremonia bukatu eta gero. |
Agiri osagarriak |
- "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia - "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia |
Onespena |
- Alkatetza |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza. |
Indarraldia |
- Dagokion arloko legedia aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- Kode Zibila (III. titulua) - 35/1994 Legea, abenduaren 23koa, alkateek ezkontza zibila baimentzearen arloan Kode Zibila aldatzen duena. (1994-12-24ko BOE, 307. zk.). - 1995eko urtarrilaren 26ko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren Instrukzioa, alkateek ezkontza zibilak baimentzeari buruzkoa. (1995-02-10eko BOE, 35. zk.). |