|
ADMINISTRAZIO-BATZARRAK |
9.03.- OBREN ETA/EDO ZERBITZUEN LIZITAZIOETAN, ENKANTEETAN ETA LEHIAKETETAN PARTE HARTZEKO ESKAINTZAK HARTZEA |
|
GAIA |
EDUKIAK |
|
Zer da? Zertan datza? |
Aiarako Udaleko Erregistro Orokorrean hartzea administrazio-batzarrek deitutako lizitazio, enkante eta/edo lehiaketetan parte hartzeko hirugarrenek eta/edo enpresek aurkeztutako eskaintzak. |
|
Nork eska dezake? |
Udalerriko administrazio-batzar guztiek. |
|
Aurkeztu beharreko agiriak |
Hauek aurkeztu behar dira: - "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia. - Deitutako obra edo zerbitzua kontratatzeko lizitazioari, enkanteari edo lehiaketari buruzko agiriak (baldintza-agiriak, proposamen-ereduak...). - Dagokion iragarkia ALHAOn aurkeztutako egunari eta eskaerak hartzeko azken egunari buruzko informazioa. |
|
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: Astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. -- Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
|
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa |
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: berehala. - Gehieneko legezko epea: ez dagokio. |
|
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Administrazio-batzarrak aurkeztutako agiriak hartzea. |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
- Egindako deialdian parte hartzeko hirugarrenek aurkeztutako proposamenak hartzea. - Iragarkia ALHAOn aurkeztutako eguna eta proposamenak hartzeko azken eguna kontrolatzea. - Administrazio-batzarrei aurkeztutako proposamenak entregatzea. |
|
Oharrak |
|
|
Agiri osagarriak |
- "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia. - |
|
Onespena |
|
|
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza. |
|
Indarraldia |
|
|
Lege-esparrua |
