Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dituen eginkizunetatik garrantzitsuenetako bat gure autonomi sistemaren zuzenbide eta ekonomi berezitasunei buruzko ikerketak sustatu eta zabaltzea da.

Helburu hori lortzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak “Jesús María de Leizaola” izeneko ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, dudarik gabe, gure pertsonaiarik ospetsu eta adierazgarrienetariko bat denaren omenez. Harrez gero erakunde honek urtero saria eta akzesit baterako deialdia egiten du aldian -aldian ikertzaile-edo aditu- taldeen ahaleginak bultzatu eta zabaltzeko, euskal autonomiarekin zerikusia daukaten edo horren azterketarako eta sakontzerako balio duten ikerketak askatasun osoz egin ditzaten

IKERLANAK

Euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik,hainbat aztertze-eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok. Ikerlanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak. Ikerlanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz.

NORENTZAKO

Norbanako edo horretarako sortutako taldeentzako.

DIRU-SARIA

Saria: 20.000 €

Akzesita: 10.000 €

AURKEZTEKO EPEA

2018ko ekainaren 25ean amaituko da.

AURKEZTEKO TOKIA

Bai eskabidea baita ikerlana ere hurrengo helbideelektronikoan aurkeztu beharko dira:• www.ivap.euskadi.eus/leizaola_saria_2018/r61-vedplus/eu

OINARRIAK

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarianargitaratuak, 2018ko maiatzaren 10eko alean.

 

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31