Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Interesatuei jakinarazten zaie Aiaran errodatutakoek EAEko udalerrietako udal kiroldegietako batean bazkide izateagatik ordaindu beharreko kuotak (banakakoak nahiz familiakoak) ordaintzeko familientzako laguntzak eskatzeko epea 2019ko ekainaren 03tik uztaliaren 01era bitartekoa izango dela. 

2018ko urtarriletik abendura bitartean (biak barne) ordaindutako kuotak baino ez dira lagunduko diruz.

Eskariak eta eskatutako dokumentazioa eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira. Eskabidea Udalak banatuko du eta Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da: www.aiarakoudala.eus

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren aurkako eguna da eta ekainaren 28an, genero identitate eta sexu aniztasunaren aldeko Eguna.

Hori dela eta, Aiarako Udalak, Aiara Berdintasunaren Alde Foroarekin batera, Aiara Aniztasunaren Alde izeneko martxa antolatu du ekainaren 9an, 10:00etan, Maroñotik Etxaurrenera eta buelta.

Martxarako, pentsatu da kolore desberdinetako kamisetak egitea lelo honekin: Aiara Aniztasunaren Alde. Kamisetak ekainaren 9an banatuko dira, ibilaldia hasi aurretik.

Bertan parte hartu eta kamiseta eskatu nahi duenak, honako taula bete behar du eta Ikastolan eman

Udaletxean ere eska daitezke: 945 399013, 09:00etatik 14:00etara.

Kamiseta eskatzeko azken eguna maiatzaren 31a da, ostirala.

Animatu Martxara eta eskatu zuen kamisetak! Debalde da.

AZKEN PLAZAK BETETZEKO BIGARREN INSKRIPZIO-EPEA IREKI DA!

Aiarako Udalak udalekua antolatu du 2019ko ekainaren 25etik 28ra Donostiako Ondarreta aterpetxean (24 plaza gehienez).

 Izena emateko 1. epea maiatzaren 17an itxi da eta bertan 17 ume apuntatu dira guztira (erroldatuak + ez erroldatuak), horiek guztiek plaza ziurtaturik dute.

Hutsik dauden plazak betetzeko, 2. Inskripzio-epea ireki da maiatzaren 29ra arte.

Programa hau 2005-2012 urteen artean (biak barne) jaiotako umeei zuzenduta dago. Aiara Udalerrian erroldatutako parte-hartzaileek lehentasuna izango dute, eta plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera gordeko dira. Halaber, pertsona arduradunak Udalarekin dituen zerga-obligazio guztiak ordainduta izan beharko ditu.

Aiara Udalerrian ez erroldatuak izanik, 2. epean apuntatzen direnak, hasiera batean erreserbako zerrendan inskribatuak izango dira. Maiatzaren 30ean, 2. epean izena emandako guztiei deituko zaie, plazarik baduten ala ez informatzeko, eta plaza dutenen kasuan, onartzen duten ala ez jakiteko.

  1. Inskripzio epea: maiatzaren 29ra arte (barne)

Prezioak:

- Aiaran erroldatuak: 100,00 € umeko

- Ez erroldatuak: 120,00 € umeko

Udalak, 2. epean inskribatu eta plaza konfirmatu zaien guztiei, matrikularen kopuru osoa kobratuko die ekainaren 6tik 7ra, izena emateko orrian jarritako kontuzenbakitik.

Behin kobratuta, ez da dirua itzuliko, salbu eta behar bezala justifikaturiko ezohiko arrazoiren

batek udalekura joatea eragotziko balu.

Izena emateko modua

1.- Bete www.aiarakoudala.eus helbidetik jaitsi ahalko duzun inskrip.-orria: edo eskatu Udaletxean (945 39 90 13) edo Luiaondoko bulegoan (ordut.:astelehenetan 09,00 etatik 12,00etara, eta asteazkenetan 12,00etatik 15,00etara).

2.- Bete ondoren, bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emailera, edo entregatu Udaletxean edo Luiaondoko bulegoan, umearen osasun-txartelaren kopiarekin batera.

 

Udal-igerilekuak irekita egongo dira 2019ko ekainaren 15tik irailaren 08era. Ordutegi hau izango dute: ekainean eta irailean, astelehenetik ostiralera 12:00etatik 21:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 11:00etatik 21:00era; uztailean eta abuztuan, egunero 11:00etatik 21:30era.

Hori horrela eta instalazioak laster irekiko direla ikusita, abonatu guztiei jakinarazten zaie ekainaren 10ean kobratuko direla 2019ko udari dagozkion zenbatekoak (aldi honetarako paseak etxera bidaliko zaizkie, posta arrunt bidez, abonatu-txartelari gehitzeko).

Baja eman edo kontu-zenbakia aldatu nahi dutenek, edo ordainketak helbideratu gabe dituztenek, Udalarekin harremanetan jarri beharko dute ekainaren 10a baino lehen. Horretarako, telefonoa (945399013) edo posta elektronikoa (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) erabil dezakete.Zazpi eguneko epea egongo da ordaindutakoa itzultzeko.Epe hori igaro eta zenbateko guztiak itzuli ondoren, premiamendu bidez kobratzeko prozedurari ekingo zaio.

Maiatzaren 17a LGTBIQ+fobiaren aurkako Eguna dela eta, Aiarako Udalak dibertsitate afektibo eta sexuala zein genero identitate anitzak ospatzen dituen udalerria aldarrikatu nahi du, LGTBIQ+ kolektiboari egindako erasoak zigorrik gabe uzten ez diren udalerria. LGTBIQ+fobiak ez du soilik pertsonen askatasuna arriskuan jartzen, baita gizarte osoaren ongizatea ere.

Era berean, Aiarako Udalak bere gain hartzen du sexualitate, genero eta desio anitzak ikusarazteko konpromisoa, eta LGTBIQ+ taldekoen kontrako diskriminazioari, estigmatizatzeari eta bortizkeriari aurre egitekoa, berdintasun eta aniztasun politika publikoaren bidez.

Aiaran, LGTBIQ+fobiarik ez!

Aske maite, aske bizi!

Aiara Berdintasunaren Alde Foroaren adierazpena, Ferialetik Aiarako emakumeek egindako sare morea desagertu izana salatzeko.

Pasa den apirilaren 19an, gauez, Aiarako emakumeek egindako sarea morea desagertu zen Ferialetik. Sarea martxoaren 8an jarri zen bertan, greba feministaren barruan eta Aiarako hainbat emakumek parte hartu zuten  egiten eta jartzen.

Sarea desagertzea kezkatzekoa eta salatzekoa dela iruditzen zaigu eta, horrexegatik, honako adierazpena  egin nahi dugu:

  • Aiara Berdintasunaren Alde Foroak salatu nahi du emakumeek egindako sare morea Ferialetik desagertzea, emakumeek aurkako erasoa izan delako, salatu beharrekoa.
  • Aiara Berdintasunaren Alde foroak adierazi nahi du jarraitu egingo duela berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde lanean. Lan horren adibide izan da Ferialean jarritako sare morea, greba feministaren inguruan, emakumeen arteko saretzea gauzatu duelako, emakume desberdinen arteko batasuna eta elkarlana. Sarea kendu dutenek isolatuta eta ahul nahi gaituzte, gu hobeto kontrolatzeko, baina lanean jarraituko dugu, gure arteko konplizitateak josten, gogortzeko eta gure buruaren jabe izaten.
  • Dei egin nahi diegu Aiarako emakumeei berriro ere sare morea jartzera etortzeko. San Isidro Egunean, eguerdiko 13:00etan, Ferialean, Aiarako emakumeen sarelana irudikatzen duen sare morea berriro ere bertan jartzeko.

Arespalditzan, 2019ko maiatzaren 10ean

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31