Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Oro har jakinarazten da 2021eko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean honako hauei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla:

  • HIRI OHZ: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)
  • LANDA OHZ.
  • JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA.
  • ZABORRAK BILTZEAGATIKO TASA.

1.- ORDAINTZEKO EPEA:

A.- Borondatezko aldia:

  • Hiri eta Landa OHZ: 2021eko azaroaren 1etik abenduaren 15era.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 2021eko abenduaren 1etik 31ra.
  • Zaborrak biltzeko zerbitzuagatiko tasa: 2021ko abenduaren 1etik 31ra.

B.- Exekuzio-aldia: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Administrazio

premiamenduko prozedura exekutiboa hasiko da, dagozkion gainkarga, atzerapen-interes eta, bidezkoa bada, kostuekin, bat etorriz Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin.

2.- ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA:

  1. A) Banku-erakundeetan helbideratutako ordainketak:

            Ordainketa aurreko urteetan helbideratuta zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, bankuko helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.

  1. B) Helbideratu gabeko ordainagiriak:

                              Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

                        Nire ordaindu:”nire ordainketa” ordainketa pasabidean; (www.aiarakoudala.eus),txartela erabiliz..

                        Udaletxeko Bulegoetan.

3.- GOMENDIOAK:

            Altak, bankuko helbideratzeak eta helbideratze-aldaketak, ondoz ondoko jakinarazpenen ondoreetarako, Ayala-Aiarako Udalaren bulegoetan izapidetu behar dira.

            Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2021 urteko errotulazioan euskara sartzeagatiko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 29tik azaroaren 29ra bitartekoa izango dela (biak barne).

Aiarako udalerrian kokatutako merkataritza eta ostalaritza establezimenduei eta zerbitzu enpresei 2021ean dirulaguntzak emateko emango zaizkie, indarrean dagoen deialdian (2021) egindako errotulazio lan berrietan euskara txertatzeagatik. Jarduketa 2021eko abenduaren 31 baino lehen egin behar da.

Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da:

Eskaera 

Aiara eta Gorobel Mendilerroko Ermandadea NPBren laguntzak jasotzeko, 2022ko larreak ustiatzeko eskaeren datuak Arabako Foru Aldundiari  urriaren 15a baino lehen bidali behar dizkio.

Hortaz, 2022an Gorobel Mendilerroa mendian larreak ustiatzeko baimena eskatzeko interesa duten pertsona orori jakinarazten zaio eskaerak aurkezteko epea zabaldu dela.

Interesdunek Aiarako udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, 2021ko urriaren 9ko 14:00ak baino lehen,

EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO EPE HORRETATIK KANPO.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31