Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Interesatuei jakinarazten zaie Aiaran errodatutakoek EAEko udalerrietako udal kiroldegietako batean bazkide izateagatik ordaindu beharreko kuotak (banakakoak nahiz familiakoak) ordaintzeko familientzako laguntzak eskatzeko epea 2018ko maiatzaren 25etik ekainaren 22 ra bitartekoa izango dela.

 2017ko urtarriletik abendura bitartean (biak barne) ordaindutako kuotak baino ez dira lagunduko diruz.

Eskariak eta eskatutako dokumentazioa eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira. Eskabidea Udalak banatuko du eta Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da: www.aiarakoudala.eus

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Maiatzaren 21etik 27ra bitarteko heziketa eskaintza

Datorren igandean, maiatzak 27, Arabako arkeologia eta naipeen Fournier museoek “Sare sozialak historian. Jokoa erromatarren garaian” deituriko jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen dizuete.

11:30etatik 14:00etara museoek ateak irekiko dituzte bertako nondik norakoak ezagutzera hurbildutako guztiei jokoan aritzeko aukera ere eskaintzeko. Eta bertan eskainiko diren jokoak honako hauek dira:

TERNI LAPILLI (Artzain jokoa)

TERNI LAPILLI (Artzain jokoa)

DUPLUM MOLENDINUM (Bederatziko alkerkea)

CALCULI edo LUDUS CALCULORUM (Lotu bost)

TABULA (Dado taula)

EL STOMACHION (Buru-hausgarria)

NUCES CASTELLATAE (Intxaurrak eta gazteluak)

IACTUS VENERIS (Kurkuluxak)

SERIAE (Intxaurrak galdara)

TESERAE (Dado eta godaleta jokoa)

Maiatzak 20, igandea,Izoria (zentro soziala)

17,00: Ipuin Multimediak / Cuentos Multimedia(Amilami “Euskal sehaska-kantak eta usain-belarrak entzun!”)

18,00: Askaria / Merienda

18,30: Eskulan Tailerra / Taller Manualidades.

Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:

 

a) Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak sortzera bideratutako laguntzak (startup).

b) Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak.

c) Besteren kontura kontratatzeko laguntzak.

d) Udalerrietako oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak egin eta berritzeko laguntzak.

e) Etxebizitzarako laguntzak.

Laguntzen deialdiari lotutako esteka interesgarriak:

·        Agindurako esteka

Informazio gehiagorako ADR Zabaia: 

945 105 226

Etxez etxeko Laguntzaren udal araudi erregulatzailea eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren prezio publikoen ezartzea arautzeko xedea duen ordenantza, eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren 39/2015 Legearen 133 artikulua betetze aldera, publiko egiteko honako testu hauek argitaratzen dira udal web gunean. Audientziarako epea 15 egunekoa izango da, 2018ko maiatzaren 10etik hasita.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren araudia

Ordenantza fiskala

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dituen eginkizunetatik garrantzitsuenetako bat gure autonomi sistemaren zuzenbide eta ekonomi berezitasunei buruzko ikerketak sustatu eta zabaltzea da.

Helburu hori lortzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak “Jesús María de Leizaola” izeneko ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, dudarik gabe, gure pertsonaiarik ospetsu eta adierazgarrienetariko bat denaren omenez. Harrez gero erakunde honek urtero saria eta akzesit baterako deialdia egiten du aldian -aldian ikertzaile-edo aditu- taldeen ahaleginak bultzatu eta zabaltzeko, euskal autonomiarekin zerikusia daukaten edo horren azterketarako eta sakontzerako balio duten ikerketak askatasun osoz egin ditzaten

IKERLANAK

Euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik,hainbat aztertze-eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok. Ikerlanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak. Ikerlanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz.

NORENTZAKO

Norbanako edo horretarako sortutako taldeentzako.

DIRU-SARIA

Saria: 20.000 €

Akzesita: 10.000 €

AURKEZTEKO EPEA

2018ko ekainaren 25ean amaituko da.

AURKEZTEKO TOKIA

Bai eskabidea baita ikerlana ere hurrengo helbideelektronikoan aurkeztu beharko dira:• www.ivap.euskadi.eus/leizaola_saria_2018/r61-vedplus/eu

OINARRIAK

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarianargitaratuak, 2018ko maiatzaren 10eko alean.

 

Aiarako Udalak, datorren ekainaren 1ean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta 20:00ak arte, sukaldaritza tailerra antolatuko du, jaki osasungarriak, freskoak eta denboraldiko produktuekin egindako platerak egiten jakin dezagun.

Murgako Gizarte Etxean egingo den tailerrean honako menua egingo da:

  • Marrubi-salmorejoa
  • Ajoblanco, almendra eta berakatz zopa hotza
  • Barazki txikiez lagundutako polenta pastela
  • TGerezi tarta

Ikastaroa hasi eta berehala, tailerra egiteagatiko 3 euroak ordaindu beharko dira.

Izen ermateak aldez aurretik egin beharko dira Aiarako Udaletxera deituta. 

Plaza kopuru mugatua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31