Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Uztailaren 9tik 15era bitarteko heziketa eskaintza

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Uztailaren 2tik 8ra bitarteko heziketa eskaintza

Jendaurrean jartzen da 2018ko uztailaren 1etik abuztuaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:

 

- HIRI OHZ (Lehenengo ordinketa:Ordainagiriaren  %50).

 

ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

A) Banketxeetan helbideraturiko ordainketak: aurreko urteotan ordainketa helbideratuta izan dutenek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko baldin eta helbideratze-kontua mantentzen badute. Udalak ordainketa tramitatuko du.

B) Helbideraturik ez dauden ordainketak:

Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.

Udaletxeko Bulegoetan, txartelarekin.

 

Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzeko eta sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko, Hazi fundazioak, Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten Oinarriak publikatu direla jakinarazi gura du.

Bekok 2020LGPri jarraituz eta FEADER funtsek %80an kofinantzatuta daude.

 

Onuradun izan daitezke:

1/ Gaztenek 2020 prozeduran inskribatuta dauden pertsonak.

2/ nekazari gazteak.

3/ lehen sektorean hasten diren 41 urtetik gorako pertsonak.

4/ Elikagaien enpresaren arloko proiektuarekin ekin nahi duten personak, zein lehenengo sektoreko proiektua ekoizpenaren eraldaketarekin dibertsifikatu nahi dutenak.

HAZIk 100.000€ bideratuko ditu hirugarren deialdi honetarako.

Bekaren iraupena 3 eta 6 hilabete bitartekoa izan daiteke.

Gutxienez 25 orduz gehienez 40 ordu astean.

Denboraldi horretan zehar 700€ arte jaso ditzakete hilabetero.

Eskaera aurkezteko epea 2018 ko uztailaren 9an amaituko da.

Oinarriak

Beka eskaera egiteko fitxa

Enpresaren onarpen conpromisoa

Arespalditzako Kz Guneak uztailean zehar urruneko formazioa eskainiko du. Hurrengo hau da eskaintza horren nondik norakoak:

  • Uztailaren 2tik 31ra: 

Ofimatika orokorra (40 ordu)

  • Uztailaren 2tik 31ra: 

Sare sozialak (40 ordu)

  • Uztailaren 9tik 16ra: 

Facebook (4 ordu)

  • Uztailaren 9tik 25era: 

Marka pertsonala eta LinkedIn (20 ordu)

  • Uztailaren 9tik 25era: 

Wikiloc. Aire libreko zure ibilbideeak sortu eta elkarbanatu (20 ordu)

  • Uztailaren 16tik 31ra: 

Marketing digitalaren hastapenak (20 ordu)

  • Uztailaren 16tik 31ra: 

 Skype eta Hangouts-ekin bideokonferentziak egizu (20 ordu)

 

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31