Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

AIARA 2030. ETORKIZUNA ERAIKI DEZAGUN

Aiarako Udaletik, Nazio Batuen Erakundeak bultzatzen duen 2030 Agendarekin bat eta garapen jasangarriarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu «Aiara 2030. Etorkizuna eraiki dezagun” proiektua martxan jarriz.

2015eko irailean, Nazio Batuen Erakundeak 2030 Agenda abiarazi zuen, herrialde, eskualde eta udalerri guztietan Garapen Jasangarriko 17 Helburu lortzeko ibilbide-orri gisa.

Agenda hau, lehen aldiz, administrazioko maila guztiei eta era guztietako erakundeei zuzenduta dago. Enpresak, unibertsitateak, GKEak  eta hainbat sektoretako elkarteak

2030 Agenda bere egiten ari dira.

Aiarako Udala Udalsarea 2030eko (udalerri jasangarrien euskal sarea) kidea da,  eta dagoeneko ibilbide luzea du tokiko iraunkortasunaren arloan. Beste urrats bat eman eta garapen iraunkorrarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu, Aiara 2030 proiektua martxan jarriz.

Aiarak mugimendu global honen parte izan nahi du,  planetaren oparotasunean eta babesean aurrera egin nahi duten helburu komun batzuen alde, pertsonak erdigunean jarriz eta inor atzean utzi gabe.

PROZESUA

Aiaran proiektu hau aurrera eramateko fase desberdinetako proiektua prestatu dugu, era parte-hartzailean eta transbertsalki (udal teknikari eta politikari, administrazio batzar eta herritarrekin) landuko dena.

Hasierako fasean, Agenda 2030-aren aurkezpena egingo da.  Ondoren, gaur egungo egoeraren analisiari ekingo zaio, horretarako gaur egungo plan, ekintza, etab.-ak identifikatuko ditugu baita udalerriaren erronka nagusiak batu ere.

Horren ondoren, Aiara 2030 proiektuaren adierazpen estrategikoari ekingo zaio, identifikatutako erronkei erantzuna emango dieten ekintzak marraztu eta udalerriak eramango duen bidea eta helburuak definituko dira.

Amaitzeko, ekintzen diseinu zehatzari ekingo zaio eta hauek Aiara 2030 Ekintza

Planean jasoko dira.

DOKUMENTUAK ETA INTERESEKO INFORMAZIOA

* DEIALDIA

Interesdun guztiei jakinarazten zaie udal honek onetsi egin duela administrazio orokorreko teknikari plaza baten hautaketa‑prozesuaren deialdia, 2021eko enplegu‑eskaintza publikoari dagokiona.

Interesdunek hautaketa‑prozesuan parte hartzeko eskaera udal‑bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala behar da) edo oinarrietan ezarritako bitartekoen bidez aurkez dezakete. Horretarako, dagokion eskaera‑inprimakia bete eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 21ean amaituko da, egun hori barne.

Hautaketa‑prozesuaren deialdia arautu behar duten oinarriak eta eskera‑eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

*   Aiarako Udaleko Administrazio Orokorreko teknikari plaza bat hautatzeko prozesurako onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzea   

 ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

*   Aiarako Udaleko Administrazio Orokorreko teknikari plaza bat hautatzeko prozesurako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzea   

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

DECRETO DE ALCALDÍA - 2022/517.- Resolución recurso P.A.B., modificación lista definitiva admitidos y excluidos presentados para el proceso selectivo de 1 plaza de TAG y modificación de fecha de 1º ejercicio.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Hautaketa-prozesuaren lehen ariketa 2022ko urriaren 6an izango da, osteguna, 10:00etan, ReforAmurrio Enpresaldeko auditorioan, El Refor z.g. Amurrion (Araba).

https://goo.gl/maps/Gf2RYZv7q3wjwf35A 

 

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31