Jakinarazten da Airako Udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joateagatik, diru-laguntzak eskatzeko epea 2021ko azaroaren 17tik abenduaren 7era bitartekoa izango dela.
2020ko irailetik (hori barne) 2021ko ekainera bitartean (hori barne) eginiko jarduerak diruz lagunduko dira.
Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da:
3.04 MUSIKA ETA DANTZA JARDUERETARA JOATEKO LAGUNTZEN ESKAERA
Aiarako Kuadrillak LANBIDEn argitaratutako lan-eskaintzak Aiarako Udalarentzat, 2020/2021 Eskualdeko Enplegu Planaren esparruan:
Interesatuei jakinarazten zaie Aiaran errodatutakoek EAEko udalerrietako udal kiroldegietako batean bazkide izateagatik ordaindu beharreko kuotak (banakakoak nahiz familiakoak) ordaintzeko familientzako laguntzak eskatzeko epea 2021ko azaroaren 8tik 29era bitartekoa izango dela.
2020ko urtarriletik abendura bitartean (biak barne) ordaindutako kuotak baino ez dira lagunduko diruz.
Eskariak eta eskatutako dokumentazioa eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira. Eskabidea Udalak banatuko du eta Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da:
Ez da beharrezkoa erakundearen ziurtagiriak aurkeztea (kiroldegia edo, hala badagokio, udal edo erakunde kudeatzailea). Aiarako Udalak informazioa eskatuko du.
Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2021 urteko Euskara Ikasteko eta hobetzeko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea azaroaren 8tik 29ra bitartekoa izango dela (biak barne).
2020ko urritik (hura barne) 2021ko irailera arte (hura barne) egindako ikastaroek jasoko dute dirulaguntza.
Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da:
Laguntzen hartzaileak:
-Arabako toki erakundeek, baldin eta 1.500 biztanle baino gutxiagoko herriguneak badituzte eta 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan badaude.
- Toki erakunde horietan bizi diren pertsona fisikoak. Birgaitu beharreko etxebizitzan erroldatuta eta bertan bizi beharko dute.
Eskaerak aurkezteko epea: 2021/11/30era arte edo aurrekontua agortu arte.
Informazioa eta eskaerak:
https://egoitza.araba.eus/eu/-/subvencion-rehabilitacion-viviendas
Oro har jakinarazten da 2021eko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean honako hauei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla:
1.- ORDAINTZEKO EPEA:
A.- Borondatezko aldia:
B.- Exekuzio-aldia: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Administrazio
premiamenduko prozedura exekutiboa hasiko da, dagozkion gainkarga, atzerapen-interes eta, bidezkoa bada, kostuekin, bat etorriz Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin.
2.- ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA:
Ordainketa aurreko urteetan helbideratuta zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, bankuko helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.
Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).
Nire ordaindu:”nire ordainketa” ordainketa pasabidean; (www.aiarakoudala.eus),txartela erabiliz..
Udaletxeko Bulegoetan.
3.- GOMENDIOAK:
Altak, bankuko helbideratzeak eta helbideratze-aldaketak, ondoz ondoko jakinarazpenen ondoreetarako, Ayala-Aiarako Udalaren bulegoetan izapidetu behar dira.
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.
Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2021 urteko errotulazioan euskara sartzeagatiko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 29tik azaroaren 29ra bitartekoa izango dela (biak barne).
Aiarako udalerrian kokatutako merkataritza eta ostalaritza establezimenduei eta zerbitzu enpresei 2021ean dirulaguntzak emateko emango zaizkie, indarrean dagoen deialdian (2021) egindako errotulazio lan berrietan euskara txertatzeagatik. Jarduketa 2021eko abenduaren 31 baino lehen egin behar da.
Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da: