Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

AIARAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Orain dela 52 urtetik, Ekainaren 28an Sexu eta Genero Aniztasunaren aldeko Eguna ospatzen da: borroka disidente luzea eta egindako lorpenak ospatzeko eguna da, baita eskubideen eremuan aurrerantz egiteko falta den guztia aldarrikatzeko eguna ere: eskubide berberak dituen jende askearen gizartea izateko, sexu-desioaren orientazioagatik edo genero-identitateagatik bereizkeriarik gabe.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera eragin handia izaten ari da gure kolektiboan ere; beraz, sexu- eta genero-aniztasunaren aurkako gorrotoak eragindako erasoak salatzen jarraituko dugu. Eraso horiek ez dira gure inguruan bakarrik gertatzen. Lesbiana, gay eta bisexualen lege-babesean aurrerapen handiak egin diren arren, NBEko 69 estatu kidek sexu bereko helduen artean adostutako sexu-ekintzak zigortzen jarraitzen dute, ILGAk (Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans eta Intersexen Nazioarteko Elkartea) adierazten duen bezala. Human Rights Watchen arabera, pandemiak desberdintasun arrakalak eragin ditu, eta kolektibo batzuk besteak baino ahulagoak dira. LGTBI kolektiboaren aurkako aurreiritziak nabarmenak izan dira Covid-19ri emandako erantzunetan munduko eskualde askotan.

Aurtengo ekainaren 28an eta urteko egun guztietan LGTBI pertsonen eta haien ingurukoen ondoan jarraituko du, LGTBIfobiaren aurka borrokatuz. Gaur egun, oraindik ere beharrezkoa da gure gizartean oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzea. Gizarte osoaren erantzukizuna, diskriminazio- eta indarkeria-mota guztien aurka borrokatzeko.

Herri inklusiboa eta askotarikoa aldarrikatzen dugu, aniztasuna aztergai dugun esparrutik ulertuta, baina baita bere osotasunean ere. Aiarako Udalean indarrak batuko ditugu gizarte- eta erakunde-eragile guztiekin, gizarte justuagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko. Berdintasunerako eskubidearen eta sexu-orientazio eta generoagatiko diskriminaziorik ezaren alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin.

Urtero bezala, ekainaren 28 honetan aitortu nahi dugu LGTBI kolektibo eta pertsona ugariren borroka luze eta ordainezina: garai zail hauetan, pertsonen emantzipaziorako erreferente direla erakusten jarraitzen dute.

Era berean, Udal honek LGTBI pertsonen eskubideekin urteko egun guztietan duen konpromiso politikoa berretsi nahi dugu. Adierazpenetatik haratago, gure konpromisoa politika zehatzetan islatu behar da, bakoitzak bere giza baliabide, baliabide tekniko eta ekonomikoekin: mugimendu feministako eta LGTBI mugimenduko ordezkari eta adituekin adostu behar diren politikak.

Horregatik, Aiarako Udalak konpromisoa hartzen du honako hau egiteko:

1) LGTBI pertsonen Arabako egoeraren eta beharren diagnostikoa partekatzea, pandemiaren krisiaren eraginaren ondorioz, beste erakunde, kolektibo eta gizarte-eragile batzuekin koordinatuta.

2) Egindako diagnostikoari erantzungo dion plan edo neurri-multzoa bultzatzea, premiazkoenak diren ekintzak lehenetsiz, besteak beste, arlo hauetan: soziala, enplegua, osasuna, etab. Krisiari aurre egiteko plangintza orokorrean, gure udalerriko LGTBI pertsonen egoerari eta beharrei erantzuteko neurriak jasotzea.

3) LGTBI pertsonen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeen koordinazio, arreta eta erantzun publikorako protokoloak diseinatzea eta abian jartzea.

4) LGTBI pertsonen eskubideak bermatzera bideratutako neurriak aktibatzea, hala nola: administrazio-formularioetan aldaketak egitea binarismoa gainditzeko, aldagelak eta komunak egokitzea instalazio publikoetan, igerileku publikoen araudiak.

5) LGTBI biztanleriaren aurkako gorroto-diskurtsoak identifikatzeko mekanismoak ezartzea (behatokiak, aldizkako azterketa, etab.), eta hainbat eremutan (hezkuntza, kultura, komunikazioa, enpresa eta gizartea, oro har) diskurtso horiei eta jazarpen eta eraso LGTBIFobikoei aurre egiteko ekintzak bultzatzea (protokoloak, araudi espezifikoak, etab.).

6) Haurrak eta nerabe transexualak babesteko neurriak ezartzea, bereziki trans errealitatea barne hartzen duten hezkidetza-prozesuak, gizarte- eta hezkuntza-eragileekin.

7) Sexu eta genero disidentziaren gaineko prestakuntza-prozesuak bultzatzea, langile publiko eta politikoentzat, bereziki, jendeari arreta emateko, eta gizarte- eta hezkuntza- esparrurako.

8) Sentsibilizazio-kanpaina feministak egitea, egungo testuinguru sozialera egokituta, epe labur, ertain eta luzean, sexu-genero dikotomiari, heteronormatibitateari, sexu- orientazioaren eta genero-identitatearen adierazpen-aniztasunari eta eremu desberdinetan LGTBI pertsonenganako indarkeriaren eta diskriminazioaren adierazpen eta forma anitzei buruzko kontzientzia kritikoa hartzea errazteko.

9) Zaintzei buruzko lan-ildoak aktibatzea ikuspuntu feministatik eta LGTBI ikuspegitik, zaintza sare komunitarioekiko, kolektibo feministekiko, LGTBI kolektiboekiko eta beste gizarte-eragile batzuekiko lankidetza sustatuz: besteak beste, adinekoei, desgaitasuna dutenei edo gizarte-bazterketako egoeran daudenei arreta emateko zerbitzu publikoakberrikustea (egoitzetan, eguneko zentroetan, etxez etxeko zerbitzuan, etxebizitza komunitariotean eta abarretan arreta emateko protokoloak), eta ekimen komunitarioak abiaraztea.

10) Adinekoen egoitzetan, etxebizitza komunitarioetan edo eguneko zentroetan, besteak beste, hainbat neurri modu koordinatuan sustatzea, LGTBI pertsonek beren aukera sexuala eta genero-aukera askatasunez bizi ahal izan dezaten, diskriminaziorik gabe, eta, besteak beste, honako hauek barne hartuta: sentsibilizazio-kanpainak, espazio bitarren berrantolaketa, eta LGTBI adineko pertsonen ekarpena ikusarazteko eta balioesteko jarduerak.

11) Zeharka, LGTBI kolektiboekin, kolektibo feministekin eta adituekin identifikatutako ekintza guztien diseinu, jarraipen eta ebaluaziorako elkarrizketa lotesle eta iraunkorreko espazioak gaitzea.

Amaitzeko, herritarrei dei egiten diegu LGTBI mugimenduak eta mugimendu feministak gure udalerri eta eskualdean deitutako ekintzetan parte har dezaten.

Aiara, 2021eko ekainaren 28a
Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31