Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

 

IREKIERA-DATA

ITXIERA-DATA

2021/06/19

2021/09/12

 

ORDUTEGIA

ASTELEHENETIK OSTIRALERA

ASTEBURU ETA JAIEGUNAK

UZTAILA eta ABUZTUA

11:00 - 21:30

IRAILA

12:00 - 21:00

11:00 - 21:00

 

Koronabirusari aurre egiteko babes-neurrien ondorioz ezarritako mugapenak.

Instalazioetan harpidedun-txartela duten erabiltzaileak sartuko dira bakarrik. Ezingo da instalazioetan bertan sarrera-txartelik eskuratu.

Ezohiko osasun-neurriak ezarriko dira; besteak beste, instalazioetako edukiera kontrolatuko da une oro.

Harpidedunen altak, bajak eta aldaketak, eta kuotaren ordainketa.

Alta hartu, baja eman edo datu pertsonaletan edo helbideratze-kontuan aldaketaren bat egin nahi dutenek eskabidea beteta eta sinatuta bidali beharko dute (www.aiarakoudala.eus webgunean eskuragarri), behean ezarritako epeetan, udal bulegora, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora edo Egoitza Elektronikora- Herritarren Atarira.

Ordainagiria helbideratuta duten pertsonei dagokien ordainagiria igorriko zaie, ez badute baja eman nahi dutela dagozkion epeetan jakinarazten.

Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, ezarritako epeetan, helbideratzeko kontu-korronteko zenbaki bat jakinarazi beharko dute edo transferentzia bat egin dagokion zenbatekoarekin. Transferentziaren kontzeptua “piscina + harpidedunaren izen-abizenak” izan beharko da eta Kutxabanken kontu honetan sartu beharko da dirua: ES4620953258231095221627

Iaz txartela jaso zutenentzat balioko du, besteentzat udaletxean emango da.

 

Harpidedunen altak, bajak eta aldaketak kudeatzeko eta kuota ordaintzeko epeak.

Erroldatutakoak

Erroldatu gabeak

2021/06/11arte

2021/06/04arte

Epe horietatik kanpo ez da onartuko bajarik, alta berririk, aldaketarik, ez urteko kuotaren ordainketarik. Beraz, norbaitek ez badu ordainketa egin ezarritako epeetan, ezin izango da instalazioetara sartu.

 

Beharrezkoa bada, harpidedunen kopurua ere mugatuko da, eta lehentasuna emango zaie erroldatutakoei.

 

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31