Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiara eta Gorobel Mendilerroko Ermandadea NPBren laguntzak jasotzeko, 2021ko larreak ustiatzeko eskaeren datuak Arabako Foru Aldundiari  abenduaren 18a baino lehen bidali behar dizkio.

Hortaz, 2021an Gorobel Mendilerroa mendian larreak ustiatzeko baimena eskatzeko interesa duten pertsona orori jakinarazten zaio eskaerak aurkezteko epea zabaldu dela.

Interesdunek Aiarako udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, 2020ko abenduaren 11ko 14:00ak baino lehen,

EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO EPE HORRETATIK KANPO.

Alarma-egoera deklaratu ondoren, Lehendakariak, urriaren 26ko 36/2020 Dekretuan, prebentzio-neurri espezifikoak zehaztu ditu, COVID-19ri aurre egiteko, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz. Hala ere, datu epidemiologikoek, oro har, eta, bereziki, gure udalerrian, ez dute baikorrak izateko aukerarik ematen. Bilakaera oso negatiboa da, eta herritar guztiak jabetu behar dira egoeraren garrantziaz, bai gure osasunean, bai gure ekonomian.

Hori guztia dela eta, Alkateak dei egin nahi die Aiarako herritarrei, hainbat ordenatan, epidemiari eusten laguntzeko. Deialdi horrek bere gizarte-jarduera ahalik eta gehien mugatzea ekarriko luke, eta familia-bilerak edota lagunekin egindako bilerak horretarako egokiagoak diren uneetara atzeratuko lirateke. Era berean, kirol-jarduera aire zabalean egin dadila eskatzen du, bakarka edo bizikidetza-nukleoaren arabera, eta, ahal den neurrian, esparru itxietan egin dadila.

Deialdi orokor hori kultura-, gizarte-, kirol-, sindikatu-, enpresa- eta beste edozein motatako taldeei ere luzatu nahi zaie, kideen aurrez aurreko bilerak eskatzen dituzten jarduerak geroratu ditzaten.

Aiarako Udalak bere zerbitzu guztiak ematen jarraituko du, hala ere, prebentzio neurri gisa programatutako ikastaroen hasiera aurreikusi da. Horrela, herritarrei edozein zerbitzutara joan aurretik udaletxera deitzea gomendatzen zaie, kontsultatu, izapidea telefonoz edo telematikoki egin badaiteke, joan-etorriak saihesteko

Azkenik, herritarrei eskatzen zaie zorrotz bete ditzatela osasun-agintariek ezarritako segurtasun-neurriak (musukoa erabiltzea, pertsonen arteko distantziak eta eskuak maiz garbitzea) eta pandemiaren datuen bilakaeraren arabera igortzen diren guztiak.

 

Alkate honek Aiarako herritarrei eskatzen die beren eguneroko jardunean arduraz jokatzeko, batez ere espazio publikoetan, hala nola parkeetan edo kirol-pistetan, non auzotarren pilaketak sortu ohi diren.

RENFEk igorritako informazioaren arabera, 2020ko azaroaren 7ean kenduko dituzten trenen koadroak.

C3 07 11 2020 SUPRESIONES 001

C3 07 11 2020 SUPRESIONES 002

 

 

 

 

SOILIK AIARAN BIZI DIRENENTZAT.

Jarduera:  bisitaldi gidatua Lantenoko eskola zaharretara.

Eguna:  urriaren 31, larunbata.

Ordua:

  • 11:00. Gaztelaniaz
  • 11:45. Gaztelaniaz
  • 12:30. Gaztelaniaz

Gidaria:  Luis Padura Elorza (Valle de Llanteno elkarte artistikoa)

Deskribapena:  2.000 m2-ko eraikin ikusgarri hori 1897an eraiki zen, Antonio eta María Francisca de Murga y Michelena jaun-andreen eta Antonio de Vitórica y Revilla jaunaren eskuzabaltasunari esker. Eskolak probintziako onenetakoak ziren instalazioei zegokienez, eta irekita egon ziren 1969ra arte. 2002an, eraikina monumentu izendatu zuten, eta kultura-ondasun gisa inskribatu zuten Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian.

Topalekua:  LANTENO. Eskola zaharrak (Pizparrutxi auzoa 35)

Edukiera:  Gobernuak ezarritako segurtasun-neurriak direla eta, edukiera mugatua izango da. 5 pertsona eta gidaria.

Erreserbak: 945101070 /  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

FAMILIENTZAKO DIRU LAGUNTZAK, EAEKO UDALERRIETAKO UDAL KIROLDEGIETAKO BAZKIDE KUOTA (BANAKAKOA EDO FAMILIAKOAK) ORDAINTZEKO.

Interesatuei jakinarazten zaie Aiaran errodatutakoek EAEko udalerrietako udal kiroldegietako batean bazkide izateagatik ordaindu beharreko kuotak (banakakoak nahiz familiakoak) ordaintzeko familientzako laguntzak eskatzeko epea 2020ko urriaren 28tik azaroaren 27era bitartekoa izango dela.

 2019ko urtarriletik abendura bitartean (biak barne) ordaindutako kuotak baino ez dira lagunduko diruz.

Eskariak eta eskatutako dokumentazioa eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira. Eskabidea Udalak banatuko du eta Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da:

www.aiarakoudala.eus

Ez da beharrezkoa erakundearen ziurtagiriak aurkeztea (kiroldegia edo, hala badagokio, udal edo erakunde kudeatzailea). Aiarako Udalak informazioa eskatuko du.

 

Oro har jakinarazten da 2020ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean honako hauei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla:

  • HIRI OHZ: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)
  • LANDA OHZ
  • ZABORRAK BILTZEAGATIKO TASA.

1.- ORDAINTZEKO EPEA:

A.- Borondatezko aldia:

  • Hiri eta Landa OHZ: 2020ko azaroaren 1etik abenduaren 15era.
  • Zaborrak biltzeko zerbitzuagatiko tasa: 2020ko abenduaren 1etik 31ra.

B.- Exekuzio-aldia: 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Administrazio

premiamenduko prozedura exekutiboa hasiko da, dagozkion gainkarga, atzerapen-interes eta, bidezkoa bada, kostuekin, bat etorriz Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin.

 2.- ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA:

  1. A) Banku-erakundeetan helbideratutako ordainketak:

            Ordainketa aurreko urteetan helbideratuta zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, bankuko helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.

  1. B) Helbideratu gabeko ordainagiriak:

                              Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

                        Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.

                        Udaletxeko Bulegoetan.

3.- GOMENDIOAK:

            Altak, bankuko helbideratzeak eta helbideratze-aldaketak, ondoz ondoko jakinarazpenen ondoreetarako, Ayala-Aiarako Udalaren bulegoetan izapidetu behar dira.

            Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31