Produktuen erakusketan eta salmentan parte hartzeko oinarriak:
- Izena emateko epea: apirilaren 16tik maiatzaren 10era bitartean, biak barne. Ez dira onartuko epez kanpo egindako izen-emateak.
- Erakusketa maiatzaren 15ean izango da, eta produktuak 9:00etarako jarrita egon beharko dira.
- Artisau bakoitzak gehienez ere 2 kiosko izango ditu (gutxi gorabehera 2 metrokoak), Aiarako Udalak jarriko ditu kioskook Vital Kutxaren laguntzarekin. Berezko kioskorik ez da onartzen.
- "Txosna" bat bakarrik jarri ahal izango da bere egiturarekin. Egotekotan eskaera bat baino gehiago esleituko da zozketagatik, oinarri hauen 10 puntuan ezarritakoaren arabera.
- Kiosko bakoitzeko 10 €-ko zenbatekoa ordaindu beharko da kontu zenbaki honetan:
Kutxabank: ES 46 2095 3258 23 1095221627
* Jarduera honetara etorri ezean, ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa.
- Izena emateko unean, kiosko bakoitzeko honako dokumentu hauek aurkezten dituzten artisauak egongo dira inskribatuta:
- Guztiak. Betetako eskaera.
- Elikagai produktuen erakusmahaiak:
- Eusko Jaurlaritzaren Osasun Erregistroko ziurtagiriaren fotokopia.
- Postuan dauden pertsonen elikagaiak manipulatzeko txartelaren fotokopia
- Ordainketaren frogagiria.
- Elikagaiak ez diren artisautza produktuen erakusketariak:
- Ordainketaren frogagiria.
* Dokumentazio hau udaletxean aurkeztu beharko da aurrez aurre, posta arrunt bidez, posta elektroniko bidez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) edo fax bidez (945.39.93.31).
- Aurreikusitako epean dokumentu hauek guztiak aurkezten ez dituzten artisauen inskripzioak ez dira jasota geratuko.
- Egiteko jarduera estaltzen duen erantzukizun zibileko aseguru poliza bat kontratatuta izatea.
- Erakusketa eta salmenta produktuen araudi erregulatzaileak eskatutako baldintzak biltzea.
- Artisautza produktuen erakusketa eta salmentarako ordena eta parte hartzea, kiosko libreak baino eskaera gehiago egotekotan, zozketa bidez erabakiko da Aiarako udaletxean maiatzaren 11n, 12:00etan. Ez da inolako erreklamaziorik onartuko.
- Parte hartu nahi duen pertsona orok oinarri hauetan aipatutakoari heldu beharko dio.