Datorren OTSAILAREN 18an Etxaurren ikastolako XXVIII. krosa egingo da. Guraso Elkarteak antolatutako krosean parte hartu ahal dute gure umeek, jaio diren urtearen arabera, zenbait kategoriatan. Begiratu beheko koadroan eta anima ezazu seme-alaba, lagunak, auzokideak,… parte hartzera.
Bestalde, euskara eta kirola bultzatzeko eta gure ikastola balioan ipintzeko helburuekin III.
Etxaurren Ikastola Herri Lasterketa antolatu dugu aurten, adin guztiei irekia. Korrika, oinez zein dantzan gurasoak, izeko-osabak, aitite-amamak, haurrak, lagunak, herriko talde eta elkarteak… gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, gurea delako, gu guztiona.
Bi txandatan egingo dugu: lehenengoa, ibilbide laburrekoa, parte hartzaile guztientzat baina batez ere txikienei bideratuta. 500 metro ipini dugu baina gutxi gorabeherakoa da, norberak aukeratuko du ibilbide osoa egin edo nahi edota ahal duena egiten duen. Edozein kasutan, kontuz ibiltzeko eskatzen dizuegu eta lasterketan txikienen abiadurara egokitu, istripuak ekiditeko.
Bigarren txanda nagusientzat izango da, 3,500m.
INSKRIPZIOAK: Egun berean 10:30etatik aurrera
SISIK ETA GARTZUK Adin guztiak 500 m 12:20 ean bira 1 circuito B
HELDUAK Adult@s 3500 m12:30an bira 1 vuelta circuito B + 3 bira circuito A
Ordutegia gutxi gorabeherakoa da, eta eguraldiaren arabera aldatu ahal izango da.
Irteerak aurreko frogak amaitzen diren heinean izango dira.