Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2017 urteko Euskara Ikasteko eta hobetzeko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea abenduaren 1etik 29ra bitartekoa izango dela (biak barne)
Indarrean dagoen arautegiko bosgarren oinarriaren arabera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
A) Eskabide-inprimakia eskatutako datu guztiekin, horien artean beste dirulaguntzei buruzko aitorpena (eskatu diren ala ez), eta eskatu badira, eskaeraren fotokopia. Eskaerak erantzuna izan badu, erantzunaren fotokopia (emandako kopurua edo ukapena), eta erantzunaren zain egonez gero, horixe adierazi. Eskatzaileak eskabide-orrian baimena emango dio Aiarako Udalari egiaztatzeko ea bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituen
B) Eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia
C) - Euskaltegiaren edo autoikaskuntza-ikastegiaren jatorrizko egiaztagiriak: ikasturtean eginiko urrats bakoitzari buruzko datuokin: hasiera- eta bukaera-data, emandako eta hartutako eskola-orduak asistentziaren ehunekoarekin, urratsa gainditu den ala ez, eta matrikularen kostua (osoa eta emandako urrats bakoitzarena). Barnetegien kasuan, kostua honela sailkaturik aurkeztuko da: batetik, emandako eskolen kostu osoa (eta horren barnean urrats bakoitzaren kostua bereizturik), eta bestetik, alojamendu eta mantenuaren kostua.
-Udalerrian bertan, Udalaren bidez sortutako ikastaldeetan aritutakoen jatorrizko egiaztagiriak honako datuokin: ikastaroaren hasiera- eta amaiera-data, emandako urratsak, emandako eta hartutako eskola-orduak dagokion asistentzia-ehunekoarekin, matrikularen koste osoa
D) Banketxearen jatorrizko ordainagiria (matrikula ordaindu izana).