Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2026 urteko errotulazioan euskara sartzeagatiko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea 2026eko urriaren 31tik 2026ko azaroaren 30ra bitartekoa izango dela (biak barne).
Oinarri arautzaileak 2026/10/30eko ALHAOn argitaratu dira.
Aiarako udalerrian kokatutako merkataritza eta ostalaritza establezimenduei eta zerbitzu enpresei 2026ean dirulaguntzak emateko emango zaizkie, indarrean dagoen deialdian (2026) egindako errotulazio lan berrietan euskara txertatzeagatik. Jarduketa 2026eko abenduaren 31 baino lehen egin behar da.
Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da.
