Jendaurrean jartzen da 2026ko uztailaren 15etik abuztuaren 31ra arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:
- HIRI OHZ (Lehenengo ordinketa:Ordainagiriaren %50).
ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:
- Banku erakundeetan helbideratutako ordainketak: Aurreko urteetakik ordainketa helbideratuta daukatenek ez dute inolako izapiderik egin beharko; udala arduratuko da izapidetzeaz eta 2026ko uztailaren 22an egingo da ordainketa.
- Helbideratu gabeko ordainketak:
- Kutxabank eta Rural Kutxa: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).
- Online ordaindu: “nire ordainketa”ordainketa pasabidean (www.aiarakoudala.eus), txartelarekin.
- Udaletxeko Bulegoetan.
Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.
Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.
