Interesatuei jakinarazten zaie Aiaran errodatutakoek EAEko udalerrietako udal kiroldegietako batean bazkide izateagatik ordaindu beharreko kuotak (banakakoak nahiz familiakoak) ordaintzeko familientzako laguntzak eskatzeko epea 2026ko apililaren 24tik maiatzaren 25era bitartekoa izango dela.
2025ko urtarriletik abendura bitartean (biak barne) ordaindutako kuotak baino ez dira lagunduko diruz.
Oinarriak eta eskaera eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.
Interesdunek udal bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala) edo ezarritako gainerako bitartekoen bidez.
