Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako bizilagunek NANa edo pasaportea berritu edo eman ahal izango dute Aiaran.

Asteazkenean, 2026ko uztailaren 8an, 9:00 eta 13:24 bitartean, Dokumentazio Ibilgailu Integrala (VIDOC) egongo da, Polizia Nazionalaren bulego mugikor bat, Arespalditzako udaletxearen ondoan.

Ibilgailu ibiltari honen helburua da komisariarik ez duten herrietan bizi diren pertsonei tramite hauek erraztea, horrela hiriburuetara joan beharra saihestuz. VIDOC

—erabat hornitutako eta egokitua dagoen furgoneta     bat—     bulego     finko     batek eskaintzen dituen zerbitzu berak eskaintzen ditu,  ordainketa modu  bakarrarekin: dirutan.

Hitzorduak eta kudeaketa: 

Hitzorduak aldez aurretik eskatu behar dira, bide hauetakoren bat erabiliz:

  • Aurrez aurre, Arespalditzako bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara, edo Luiaondoko bulegoan, astelehenean, 09:00etatik 12:00etara, eta asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.
  • Telefonoz: 945 39 90 13

Izena emateko epea: 2026ko uztailaren 3ra arte, ostirala.

Plazak mugatuak dira. Gomendagarria da ahalik eta azkarren hitzordua eskatzea.

Beharrezko dokumentazioa:

Bulego mugikorrera hurbiltzen direnek egin beharreko tramitearen arabera (berritzea edo espedizioa) dagokion dokumentazioa eraman beharko dute. Baldintzei buruzko informazio zehatza dokumentazio erantsian kontsultatu daiteke.

Espedienteko dokumentuen ordainketa DIRUTAN BAKARRIK egingo da (EZ dira onartzen banku-txartelak):

  • NAN: 12,00 €
  • PASAPORTEA: 30,00 €

Interesdunak argazki bat eraman beharko du, atzeko plano zurixka edo argia duena, non aurpegiaren ezaugarri fisiko guztiak ondo  ikusten  diren, inolako  elementuk ez baitu aurpegia estali edo desitxuratzen.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus