Jakinarazten da Airako udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joateagatik, diru-laguntzak eskatzeko epea 2024ko irailaren 6tik urriaren 7era bitartekoa izango dela.
2023ko irailetik (hori barne) 2024ko ekainera bitartean (hori barne) eginiko jarduerak diruz lagunduko dira.
Hau izango da, gehienez, dirulaguntzaren zenbatekoa: udalak edo haren mendeko erakundeak udalerri horretan erroldatutakoei aplikatzen dizkien tarifen eta onuradunari aplikatzen dizkion tarifen arteko aldearen ehuneko 100.
Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da: www.aiarakoudala.eus.
Eskaerak Aiarako Udaleko Erregistro Orokorrean (udal bulegoetan), Aiarako Udaleko egoitza elektronikoan edo Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako lekuetan aurkeztuko dira.