Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2024 urteko Euskara Ikasteko eta hobetzeko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 1tik 31ra bitartekoa izango dela.
2023ko urritik (hura barne) 2024ko irailera arte (hura barne) egindako ikastaroek jasoko dute dirulaguntza.
Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da: