Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.14.- EIT (ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA) EDO GABEZIAK KONPONDU IZANAREN ZIURTAGIRIA AURKEZTEA.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

EIT (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) eskumeneko teknikari batek egindako txosten eta irizpen bat da. Behaketaren bitartez egiten du, eta eraikinen kontserbazio-egoera deskribatzea du xede, segurtasun, osasungarritasun eta egokitasun publikoko baldintzetan mantentze aldera. Bermatu egiten ditu eraikinak kontserbatu edo birgaitzeko lanak, betiere bizigarritasunerako eta erabilera errealerako baldintzak mantenduz.

Irisgarritasun unibertsalerako baldintzei buruzko txostenak eta higiezinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak osatzen dute. Txosten horrek behatutako gabeziak konpontzeko beharrezko obren proposamena jasotzen du.

Gabeziak konpontzeko ziurtagiria eskumeneko teknikariak emandako txostena da, EITan adierazitako gabeziak konpondu direla justifikatzen duena.

Higiezinaren jabeen betebeharra da txosten hori egiteko eskatzea eta Udalean aurkeztea.

Honako hauek aurkeztu behar dute txosten hori nahitaez Udalean:

-          2017ko ekainaren 27tik aurrera, bizitoki-erabilera izanik, 50 urte edo gehiago dauzkaten eraikinen jabeak (indarreko EIT dutenean izan ezik), barne hartuta “antolamendutik kanpo” daudenak. Txostena aurkezteko urtebeteko epea izango dute eraikinak 50 urte betetzen dituenetik zenbatzen hasita.

-             Eraikinen antzinatasuna edozein izanik, birgaitzerako, eraginkortasun energetikorako eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatzen dituzten eraikinetako jabeak.

Nork eska dezake?

Eraikinaren jabetzaren titularrak, jabeen erkidegoak eta/edo euren legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra" inprimakia, behar bezala beteta.

-        Arkitekto edo arkitekto tekniko batek idatzitako Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txostena, barne hartuta txostena idatzi duenaren erantzukizunpeko adierazpena, ikuskapeneko langileei eska dakizkiekeen baldintzak betetzeari buruzkoa. Txostena paperean eta CD formatuan (PDF) entregatuko da.

-        Arkitekto edo arkitekto tekniko batek idatzitako gabeziak konpondu izanaren ziurtagiria. Ziurtagiria paperean eta CD formatuan (PDF) entregatuko da.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

-        EIT aurkeztu eta hiru hilabeteko epean akreditatu beharko dute Udalean eraikinen jabeek Erabilera eta mantentze-plana badutela (uztailaren 24ko 117/2018 Dekretuaren II. eranskineko eredua).

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Gehieneko legezko epea:  hiru hilabete.

-       Eusko Jaurlaritzari EIT bidaltzeko gomendatutako epea: hiru hilabete.

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: ez dagokio.

-          

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Aurkeztu izanaren agiria entregatzea ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikora bidaltzea

Ondorengo izapideen laburpena

-        Hirigintza Sailean jaso ondoren, espedientea irekitzea, zenbakitzea eta dagokion teknikariari igortzea, zaio berrikus dezan.

-        Udal teknikariak hautematen badu EIT osatu gabe dagoela: interesdunari txostena zuzentzeko errekerituko zaio.

-        EIT osorik baldin badago: Eusko Jaurlaritzak horretarako gaitutako plataforman erregistratuko da (www.euskoregite.eus).

Oharrak

Jabearen betebeharra da EITean ezarritako konponketa-obrak epearen barruan egitea.

Gabeziak konpontzeko edozein obrari ekin baino lehen, nahitaezko udal obra-lizentzia eskatu beharko da.

Baldin eta ikuskapenean hautemandako gabeziak konpontzeko obra-proiektu bat egin behar bada, dagokion obra-lizentziaren eskabidea izapidetu beharko da. Ikusi honako fitxa hau: 4.02.- "Obra handiak egiteko lizentzia-eskabidea (Lizentziak eta hirigintza-baimenak).

Agindutako jarduketak egin eta gero, eskumeneko langileak sinatutako Obraren azken ziurtagiria aurkeztu beharko da Udalean, dagokion Elkargo Ofizialaren oniritziarekin, baita EIT konpondu izanaren ziurtagiria ere. Dena den, Udalak higiezinaren azken ikuskapen bat egiteko aukera gordeko du.

Baldin eta obra txikia bada, obrak bukatu eta gero EIT konpondu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Agiri osagarriak

-        ""0.01 Eskabide Orokorra" inprimakia.

-        "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

- 80/2014  Dekretua, maiatzaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen duena.

-117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa.

-                                                       -Agindua, 2014ko azaroaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinen bidez bigarren aldiz aldatzen baita etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko agindua.

-2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31