Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.12.- HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIA EGITEKO AURKEZTUTAKO FIDANTZA ITZULTZEA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Eraispenak, eraikin edo etxebizitza batean obra handiak egiteko eta/edo jarduera eta/edo instalazioa duten bestelako obra handiak egiteko lizentziak emateko izapidean jarritako fidantza itzultzeko eskaera, obraren eraispena egin eta sortutako hondakinak indarreko legeriaren arabera behar bezala kudeatu eta gero.

Dagokion hondakinen kudeaketa-ziurtagiria aurkeztu beharko da benetan sortu diren eraikuntza- eta eraispen-hondakinak obran bertan kudeatu direla edo, hala badagokio, hondakinen balorizaziorako instalazio bati edo suntsiketarako kudeatzaile baimendu bati eman zaizkiola egiaztatzeko, betiere eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa, eta, batez ere, aurkeztutako obra-proiektuaren hondakinen kudeaketaren azterketa arautu zuen ekainaren 26ko 112/2012 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-         "0.01 Eskabide Orokorra" inprimakia, behar bezala beteta.

-         Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.    

-         Hondakinen Kudeaketari buruzko azken txostena, obraren eskumeneko zuzendaritzak sinatua eta 112/2012 Dekretuaren III. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz egina. Horrez gain, ingurumen-organoaren akreditazioa jaso duen erakunde batek egiztatu beharko du txosten hori. Dekretu horretako xedapen iragankorraren arabera, Elkargo Ofizialek egin dezakete txostena; beraz, informazioa eskuratzeko, IHOBEren webgunera jo dezakezu zerbitzu horiek zein Elkargo Ofizialek egin ditzaketen ezagutzeko. Besteak beste, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak eta Bizkaiko Arkitekto Teknikoen Elkarteak egiten dituzte.

Aipatutako txosten horrekin batera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da (112/2012 Dekretuko 6.3. art.):

a)     Hondakinak behar bezala kudeatu direla bermatzen duen ziurtagiria, barne hartuta hondakin arriskutsuak, ondore horretarako kudeatzaile baimenduek edo kutsatuta ez dauden lur- eta arroka-betelanak jaso dituzten titular baimenduek emana.

b)    Proiektuan aurreikusitako eta errealitatean kudeatutako hondakin-kopuruaren arteko konparaketa-taula, hondakinen helmuga eta, hala badagokio, ezberdintasunak azaltzen dituzten arrazoiak.

c)     Balorizatutako hondakin-kopuruari eta haien erabilerari buruzko zinpeko adierazpena, baita in situ erabilitako eraikuntza- eta eraispen-materialena ere.

d)    Betelanetarako erabili diren lur eta arroka ez kutsatuen kasuan, jatorrizko lurzatiaren lizentzia edo baimena aurkeztu beharko da.

e)        

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Gehieneko legezko epea: hiru hilabete.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Aurkeztu izanaren agiria entregatzea ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikora bidaltzea

Ondorengo izapideen laburpena

­   Eskabidea eta dokumentazioa aztertzea eta analizatzea, eta hirigintza-araudiari egokitzen zaiola egiaztatzea.

­   Udal teknikariek txostena ematea.

-      Eskabidearen ebazpena eman eta eskatzaileari jakinaraztea.

-          

Oharrak

Dokumentazioa aurkeztu aurretik, gomendatzen da Udaleko Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jartzea, bai telefono bidez edo aurrez aurre, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Agiri osagarriak

-         "0.01 Eskabide Orokorra" inprimakia.

-        "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorra, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak partzialki aldatu zuena.

-   112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

-    

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31