Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.11.-. OBRA-LIZENTZIA LUZATZEA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Udal-lizentziadun obrak egiteko epea luzatzeko adierazpen-izaerako administrazio-baimena da.

­    Obra txikiak eta handiak egiteko epealdia:  lizentzian ezarriko da.

Obrak ez badira epe horretan egiten, luzapen bat eska daiteke obrak gauzatzeko esleitutako epearen barruan. Hala egingo ez balitz, lizentzia berri bat eskatu beharko litzateke.

Nork eska dezake?

Emandako lizentziaren titularrak eta/edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra"  inprimakia, behar bezala beteta.

Eskaera-idatziarekin batera luzapena eskatzeko arrazoi justifikatuak adierazi beharko dira.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.        

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Gehieneko legezko epea:  hiru hilabete.

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: onartzea, indarreko legeriaren kontra ez badoa.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta erregistratzea.

-        Eskatzaileari kopia zigilatua ematea ziurtagiri gisa.

-        Dokumentazio guztia Bulego Teknikoari helaraztea.

Ondorengo izapideen laburpena

­   Eskabidea aztertzea eta analizatzea, eta hirigintza-araudiari egokitzen zaiola egiaztatzea.

­   Udal teknikariek txostena ematea.

­   Eskabidearen ebazpena ematea eta eskatzaileari jakinaraztea.

Oharrak

Luzapena lizentziaren baldintzetan ezarritako epe barruan eskatu behar da, ETA EZIN IZANGO DA LUZAPENIK ESKATU EPEA BUKATU ETA GERO.

Gehienez ere luzapen bat emango da, hasierako lizentzian ezarritako epeen barruan. Hala ere, ezinbestean sortutako atzerapenei eragin gabe emango zaio luzapen hori, eta, hala badagokio, atzerapenaren arrazoiak behar bezala azaldu beharko dira.

Luzapenerako epeak ezingo du emandako udal obra-lizentzian ezarritako epearen erdia gainditu.

Epeak emakida-erabakia jakinarazi eta hurrengo biharamunean hasiko dira kontatzen.

Agiri osagarriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra" inprimakia.

-        "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorra, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak partzialki aldatu zuena.

-   112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

-    

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31