Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.09.- AURRI-ADIERAZPENA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Higiezin bat legez aurri-egoeran dagoela adierazten duen administrazio-ebazpena da. Higiezinari egonkortasuna, segurtasuna, estankotasuna eta egitura-sendotasuna itzultzeko konponketek kontserbazio-betebeharraren muga gainditzen dutenean edo konponketa horiek eraikina antolamendutik kanpo dagoelako baimendu ezin direnean ematen da.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra" inprimakia, behar bezala beteta, honako datu hauekin:

a)     Higiezinaren identifikazio-datuak.

b)    Aurri-egoeraren arrazoia.

c)     Higiezineko egoileen zerrenda, titulartasun-titulua edozein izanda ere.

d)    Higiezinaren gaineko eskubide errealen titularrak.

-       Eskumena duen teknikariaren –arkitektoa– txostena, honako hauek jasoko dituena:

a)   Higiezinaren egoera fisikoaren deskribapena.

b)   Aurri-adierazpena eskatzeko arrazoiak, Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 201. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

c)   Bere aburuz, eraikinak dagokion erabakia hartu arte egoileak bertan egoteko segurtasun- eta bizigarritasun-baldintza nahikoak betetzen dituen.

-       Titulartasunaren akreditazioa, baldin eta aurri-adierazpena eskatzen duena jabea bera bada.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia "

-          

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

-       Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: hiru hilabete.

-       Legezko gehieneko epea: sei hilabete.

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: onartzea, espedienteari alderdiaren eskariz eman bazaio hasiera. Iraungitzea, ofizioz hasitako espedienteetan.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Aurkeztu izanaren agiria entregatzea ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikoari igortzea

Ondorengo izapideen laburpena

-        Txosten teknikoa ematea.

-        Espedienteari hasiera ematea onartzea eta, hala badagokio, kalteak prebenitu edo saihesteko premiazko neurriak hartzeko eskaera egingo duen Alkatetza Ebazpena ematea.

-        Ebazpena interesdunei (eta egoileei) jakinaraztea, eta 15 egun balioduneko epea irekitzea alegazioak aurkezteko.

-        Txosten teknikoa ematea.

-        Urri-adierazpena emateko ebazpena ematea.

-        Interesdunei jakinaraztea.

-        Baldin eta higiezinak kalifikazioren bat badu (udalekoa edo autonomia erkidegokoa) ezingo da eraitsi deskatalogatzen ez den bitartean.

Oharrak

 

Agiri osagarriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra" inprimakia.

-        "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   2187/1978 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, lurzorua eta hiri antolamenduaren arautegiari buruzko legea garatu eta aplikatzeko hirigintza-diziplinaren arautegia onartzen duena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31