Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.08- HIRIGINTZARI BURUZKO INFORMAZIOA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Hirigintzari buruzko informazioa idatziz jasotzea da, besteak beste honako hauei buruzkoa: lurzati edo higiezin jakin bati aplika dakizkiokeen araubidea eta baldintzak, obra jakin batzuk egiteko edo jarduera zehatz batzuk ezartzeko aukera, antolamendu orokorra edo banaketa horizontal bat egitea.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia, behar bezala beteta.

Ezinbestekoa da inolako zalantzarik gabe identifikatzea zein lurzati edo higiezini buruz eskatzen den informazioa. Hartara, gutxienez katastroko erreferentzia emango da.

Kasuaren arabera, honako agiri hauek:

- Informazioa jarduera edo obra bati buruzkoa bada, ezarri nahi den obra edo jarduerari buruzko memoria aurkeztu beharko da.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia".

-          

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

-       Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: ez dagokio.

-          

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikoari igortzea

-         

Ondorengo izapideen laburpena

-        Txosten teknikoa ematea.

-        Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

 

Agiri osagarriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra " inprimakia.

-        "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia.

Onespena

Ez dagokio.

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31