Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.06.- JARDUERA SAILKATUAREN AURRETIAZKO JAKINARAZPENA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

7/2012 Legearen II. eranskinaren B) atalean jasotako jarduera edo instalazio publiko nahiz pribatuak abian jartzeko, handitzeko edo erreformatzeko aukera ematen duen aurretiazko jakinarazpena da. Atal horretan jasotako jarduera eta instalazioek ingurumena, pertsonak edo beren ondasunak kaltetu ditzakete, baita kalte horiek edo pertsonei eragozpenak eragiteko arriskuak sortu ere, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatu zuen Euskal Herriko Ingurumena Babesteko 3/1988 Lege orokorraren 55. artikuluak emandako idazkeraren arabera.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "4.03 Aurretiazko lizentzia behar duten jarduera sailkatuen aurretiazko jakinarazpena" (JSAJ)” inprimakia, behar bezala beteta.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, Ordezkaritza-idatzia".

-          Agiri tekniko espezifikoak:

 a) Eskumeneko teknikariak idatzi eta sinatutako agiri teknikoak, paperean eta euskarri digitalean, neurri zuzentzaileen proposamena jasoko dutenak. Gutxienez, honako hauek izango dira:

    • Jardueraren eta jardueraren garapenerako ezarritako neurrien txosten deskribatzailea eta ingurumen-txostena.

      - Lokalaren deskribapena, azalera (erabilgarriak eta eraikiak) osoak eta partzialak, erabileren arabera, lokalak eraikinaren barruan duen kokalekua, sarbideak eta harekin komunikatzeko bideak.

-Partzela mugakideetako titulartasunaren deskribapena; eta, hala badagokio, jarduerarena.

      - Fatxaden argazkiak (koloretan).

      - Jardueraren deskribapena (xedea eta berezko garapenerako ezaugarri teknikoak edo ekoizpen-prozesua, makinak, erregaiak, higiene-instalazioak…), eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.

      - Jardueraren garapenerako beharrezkoak diren makinen deskribapena eta ezaugarri teknikoak; eta, hala badagokio, lokala aireztatu eta/edo airea girotzeko aurreikusitako instalazioenak.

      - Lokal edo  jardueraren aurrekariak. Deskribatu eta zehaztu beharko da jarduera BERRIA den edo dagoeneko existitzen den bat ZAHARBERRITU edo LEGEZTATU nahi den.

      - Udal-mailan aplikatu beharreko araudia betetzen dela egiaztatzea (AS, Ordenantzak, Eraikuntzaren Kode Teknikoa - EKT, Irisgarritasuna, Suteen aurkako babesa, Osasun-arauak, etab.).

     - Araudi espezifikoen menpean dauden instalazioen kasuan, dagozkion baimenetan eta industria-segurtasuneko hainbat araudietan ezarritako martxan jartzeen agiriak aurkeztu beharko dira (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gas-instalazioa, igogailua, etab.).

    • Planoak:

      - Jardueraren kokalekua (gutxieneko eskala: 1:5000).

      - Lokal edo eraikinaren kokaleku zehatza adierazten duen kokapena, gainerako finkarekin lotuz (gutxieneko eskala: 1:5000), eraikinaren eta partzelaren UTM koordenatuen erreferentziak barne.

      - Oin kotatuak: Lokala osatzen duten maila guztien egungo egoeraren plano kotatuak, banaketa eta erabilerak adieraziz, lokala osatzen duten gela ezberdinen kota eta azalerekin (gutxieneko eskala: 1:100). Horrez gain, irisgarritasun-arauak betetzen direla justifikatu beharko da.

      - Instalazioak: aireztapena, aire-girotzea, makinak, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (gutxieneko eskala: 1:100)..

      - Sekzio akotatuak. Espazioen altuerak adierazita, baita erabilerak, hodiak, instalazioak eta makinak ere (longitudinala eta zeharkakoa) (gutxieneko eskala: 1:100).

      - Bere sarbideak eta sestra-kotek trazatutako sekzioa.

      - Fatxadak, gaur egungo eta etorkizuneko egoeretan (gutxieneko eskala: 1:100).

- Aireko edo lurpeko azpiegitura-sareak irudikatzen dituen partzelaren planoa (hornidura, saneamendua, euri-urak, elektrizitatea, telefonia), hartuneak eta hodi edo kontrol-koadroen kokapena zehaztuta, UTM erreferentziekin.

 - Beste xehetasun-plano batzuk, jarduerarako beharrezkoak direnak.

  Eskumena daukan teknikariak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko jarduera eta/edo instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betebehar guztiak, baita, bete beharrekoak badira, ingurumen eraginaren adierazpenean jasotakoak ere.

  Araudi espezifikoen menpean dauden instalazioen kasuan, dagozkion baimenetan eta industria-segurtasuneko hainbat araudietan ezarritako martxan jartzeen agiriak aurkeztu beharko dira (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gas-instalazioa, igogailua, etab.)

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

Jarduera eta zerbitzuak abian jartzeko administrazio-jarduerak egiteagatik (lizentziak kontrolatzea, ikuskatzea eta egiaztatzea, aurretiazko komunikazioak egitea eta jarduera eta zerbitzuetara bideratutako establezimenduak ezartzeagatiko erantzukizunpeko adierazpenak egitea) Udal Ordenantzan ezarritako tasa ordaindu beharko da.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: momentukoa.

-       Legezko gehieneko epea: ez dagokio.

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: ez dagokio.

-          

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Aurkeztu izanaren agiria entregatzea ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikoari igortzea. 

Ondorengo izapideen laburpena

-        Tasa likidatzea, eskabidearekin batera autolikidazio-idatzia aurkeztu ez bada, eta tasa ordaintzeko jakinarazpena egitea.

-        Udal teknikariak egiaztatzea aurkeztutako agiriak eta jakinarazitako jarduera udal hirigintza-antolamenduaren arabera egokia dela.

-        Jakinarazitakoa betetzen dela eta jarduera aurkeztutako agirietan adierazitakoarekin bat datorrela egiaztatzeko teknikariaren bisita.

Oharrak

Dagokion lizentzia-eskaera egin aurretik, gomendatzen da Udaleko Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jartzea, bai telefono bidez edo aurrez aurre, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Honako hauei aplikatuko zaie: 7/2012 Legeko II. eranskineko B) atalean zerrendatuta dauden aurretiazko jakinarazpenaren menpeko jarduera sailkatuei eta 19/2012 Errege Lege Dekretuaren eranskineko merkataritza- eta zerbitzu-jardueren zerrendari:

1. Energia elektrikoa sortzen duten instalazioak eta energia berriztagarria hartu eta energia elektriko bihurtzen duten instalazioak, 50 kW baino gehiagoko eta 100 Kw-eko edo gutxiagoko potentzia instalatua badute.

2. Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, catering-ak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW-ekoa edo gutxiagokoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik beherakoa bada, azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak izan ezik. Horiek sailkatutako jardueren zerrendan jasota daudela ulertzen da.

Sailkatutako jardueren zerrendako 7. puntuan ez dauden biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak eta instalazioak.

4. Erregai likidoak eta gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik beherako edukia dutenak; sailkapen honetatik kanpo daude gasolindegi batean, hornitegi-parke batean, banatze-instalazio batean edo horren baten pareko instalazio batean daudenak.

5. Ibilgailuak zaintzeko lekuak.

6. Zerbitzuen jarduerak, besteak beste: haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun eta arreta farmazeutikoko zentroak, albaitaritza klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak, masaje aretoak eta ehorztetxeak.

7. Hotelak eta erresidentzia komunitarioak, edadetuen egoitzak, ostatuak eta antzeko establezimenduak.

8. Jarduera sailkatuetarako aurretiazko lizentziaren menpe ez dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak ematen dituztenak.

9. Jarduera sailkatuen zerrendan sartu gabe dauden abeltzaintza-ustiategi txikiak eta etxeko eskortak.

10. Eraldaketa-zentroak.

11. Informazioa tratatu eta komunikatzeko zentroak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati-errepikagailuak eta telebista-errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, telefonia mugikorreko antenak eta oinarri-estazioak, irrati-telefonoko estazioak eta estazio irrati-telegrafokoak, irrati-igorgailuak, telebista-igorgailuak eta alarmak kontrolatzeko zentralak) eta antzekoak.

12. Instalazio osagarriak:

12.1.- Galdara-gelak.

12.2.- Airea girotzeko instalazioak.

12.3.- Kamera hozkailuen instalazioak.

12.4.- Erradio-diagnosi medikoa egiteko instalazioak; alegia, aplikatzekoa den erregelamenduaren arabera, diagnosi medikoak egiteko helburua daukaten X izpien ekipoak eta instalazioak.

13. Errauste-laberik gabeko hilerri eta tanatorioak.

14. Otsailaren 27ko 3/98  Legearen 55. artikuluak xedatzen duenaren arabera, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten bestelako jarduerak.

Ohartarazten da Udalak egoki deritzen ikuskapenak egiteko eskubidea izango duela.

Agiri osagarriak

-        "4.03 Aurretiazko lizentzia behar duten jarduera sailkatuen aurretiazko jakinarazpena" (JSAJ)” inprimakia, behar bezala beteta.

-        Hala badagokio, "Ordezkaritza-idatzia" inprimakia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorra, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak partzialki aldatu zuena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

-    

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31