Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.05.- JARDUERA SAILKATURAKO LIZENTZIA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Adierazpen-izaerako administrazio-baimena da, eta jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat martxan jartzeko, handitzeko edo zaharberritzeko ahalmena ematen du, 7/2012 Legeko II. Eranskineko A) atalean jasotakoen artean, eragozpenak sor baditzakete edo pertsonei edo beren ondasunei arriskuak sortu, edo ingurugiroari kalteak eragiten badizkiote, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 55. artikuluan (apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutakoa) jasotako zerrendaren arabera.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        4.02 Jarduera-lizentzia behar duten jarduera eta instalazio sailkatuetarako eskabidea inprimakia, behar bezala beteta.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu.

-       Obrak egin behar badira, dagokion obretarako lizentzia izapidetu beharko da, dagozkion agiriak aurkeztuta. (Ikusi izapide hauek:  “4.01 Obra txikirako lizentzia” eta “4.02 Obra handirako lizentzia”).

-        Dokumentazio tekniko espezifikoa (ale bat paperean eta hiru euskarri digitalean):

   a) Teknikari eskudunak idatzi eta sinatutako proiektu teknikoa, neurri zuzentzaileen proposamenarekin. Hauek jasoko ditu:

- Ingurumen-memoria: Jardueraren deskribapen- eta ingurumen-memoria, baita hori garatzeko ezarritako neurriei buruzkoa ere; hauek barne hartuta:

-          Lokalaren deskribapena, azalera (erabilgarriak eta eraikiak) osoak eta partzialak, erabileren arabera, lokalak eraikinaren barruan duen kokalekua, sarbideak eta harekin komunikatzeko bideak.

-          Partzela mugakideetako titulartasunaren deskribapena; eta, hala badagokio, jarduerarena.

-          Fatxaden argazkiak (koloretan).

-          Jardueraren deskribapena (xedea eta berezko garapenerako ezaugarri teknikoak edo ekoizpen-prozesua, makinak, erregaiak, higiene-instalazioak…), eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.

-          Jardueraren garapenerako beharrezkoak diren makinen deskribapena eta ezaugarri teknikoak; eta, hala badagokio, lokala aireztatu eta/edo airea girotzeko aurreikusitako instalazioenak.

-          Lokal edo  jardueraren aurrekariak. Deskribatu eta zehaztu beharko da jarduera BERRIA den edo dagoeneko existitzen den bat ZAHARBERRITU edo LEGEZTATU nahi den.

-          Udal-mailan aplikatu beharreko araudia betetzen dela egiaztatzea (AS, Ordenantzak, Eraikuntzaren Kode Teknikoa - EKT, Irisgarritasuna, Suteen aurkako babesa, Osasun-arauak, etab.).

       - Planoak:

-          Jardueraren kokalekua (gutxieneko eskala: 1:5000).

-          Lokal edo eraikinaren kokaleku zehatza adierazten duen kokapena, gainerako finkarekin lotuz (gutxieneko eskala: 1:5000), eraikinaren eta partzelaren UTM koordenatuen erreferentziak barne.

-          Oin kotatuak: Lokala osatzen duten maila guztien egungo egoeraren plano kotatuak, banaketa eta erabilerak adieraziz, lokala osatzen duten gela ezberdinen kota eta azalerekin (gutxieneko eskala: 1:100). Horrez gain, irisgarritasun-arauak betetzen direla justifikatu beharko da.

-            Instalazioak: aireztapena, aire-girotzea, makinak, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (gutxieneko eskala: 1:100).

-            Sekzio akotatuak.

-            Sekzioak, espazioen altuerak adierazita, baita erabilerak, hodiak, instalazioak eta makinak ere (longitudinala eta zeharkakoa) (gutxieneko eskala: 1:100).

-            Bere sarbideak eta sestra-kotek trazatutako sekzioa.

-            Fatxadak, gaur egungo eta etorkizuneko egoeretan (gutxieneko eskala: 1:100).

-            Aireko edo lurpeko azpiegitura-sareak irudikatzen dituen partzelaren planoa (hornidura, saneamendua, euri-urak, elektrizitatea, telefonia), hartuneak eta hodi edo kontrol-koadroen kokapena zehaztuta, UTM erreferentziekin.

-            Beste xehetasun-plano batzuk, jarduerarako beharrezkoak direnak.

b) Ingurumen Eraginaren: soilik jarduera Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa behar duenean.

   c) Proiektua idazten duenaren kualifikazio teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatu beharko dira, proiektua dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsi ez badu.

Behin jarduera instalatuta eta gaituta, interesdunak honako hau aurkeztu beharko du:

1.- 4.03 Aurretiazko lizentzia behar duen jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena inprimakia.

2.- Teknikari eskudunak igorritako ziurtagiria. Bertan egiaztatuko da eraikuntza-proiektuarekin bat datorrela edo, hala badagokio, aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin; baita ingurumenari lotutako betekizunak betetzen dituela ere.

3.- Jarduera-lizentziaren emakidan ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa eta/edo justifikazioa.

4.- Dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria.  Jarduera hasi ahalko da hori aurkezten denetik aurrera.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.    -     Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

-   Postaz: Correosen bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu duten Toki Erakundeen edozein administrazio-organotako erregistroetan eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatiko edo kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

Jardueretan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduak irekitzeko eskatzen diren lizentziak kontrolatzeko, gainbegiratzeko eta egiaztatzeko administrazio-jarduerak egiteagatik, aurretiazko berriemateengatik eta erantzukizunpeko aitorpenengatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Udal-ordenantzan ezarritako dagokion tasa ordaindu beharko da.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: sei hilabete.

-       Legezko gehieneko epea: sei hilabete.

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: aldekoa, Ingurumen Organoak aurkako txostena ematen badu izan ezik.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikora igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Proiektua aztertu eta analizatu egingo da, eta egiaztatuko da hirigintzako araudira egokitzen dela. Horrez gain, txosten teknikoa igorriko da.

-        ALHAON jendaurrean jartzea, eta mugakideei banan-banan jakinaraztea.

-         Alegazioak ebaztea, hala badagokio.

-        Hala badagokio, URA - Uraren Euskal Agentziako Plangintza Zuzendaritzari txostena eskatzea (jarduketa ubideetako poliziaren eremuan badago).

-        Osasun Administrazioari bidaltzea, nahitaezko txosten loteslea igortzeko.

-        Alkatetza Dekretuaren bidez ebaztea, administrazio-espedientearen izapidetzearekin aurrera jarraitzeko aldeko txostena emanez.

-        Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Organoari bidaltzea, neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena igortzeko (loteslea da aurkakoa bada).

-        Txosten teknikoa egitea.

-        Alkatetza Dekretu bidez ebaztea, dagokion tasaren likidazioa barne.

-        Interesdunari jakinaraziko zaio.

-         Behin jarduera instalatuta eta gaituta, interesdunak honako hau aurkeztu beharko du:

  1.- 4.03 Aurretiazko lizentzia behar duen jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena inprimakia, behar  bezala beteta. Eta, horrez gain, teknikari eskudunak igorritako ziurtagiria. Bertan egiaztatuko da eraikuntza-proiektuarekin bat datorrela edo, hala badagokio, aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin; baita ingurumenari lotutako betekizunak betetzen dituela ere.

       2.- Jarduera-lizentziaren emakidan ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa eta/edo justifikazioa.

        3.- Dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria.

 Jarduera hasi ahalko da hori aurkezten denetik aurrera.

-        Udaleko teknikariak aurkeztutako dokumentazioa aztertzea.

-        Teknikari eskudunaren egiaztapen-bisita.

-        Jarduera erregistratzea.

Oharrak

Dagokion lizentzia-eskaera egin aurretik, gomendatzen da Udaleko Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jartzea, bai telefono bidez edo aurrez aurre, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

-        Jardueraren aurretiazko jakinarazpena behar duten jarduera eta instalazio sailkatuen zerrenda (7/2012 Legeko II. Eranskineko A) atalekoa) eta merkataritza-jardueren eta zerbitzu-jardueren zerrenda (19/2012 Errege Lege Dekretuko Eranskinekoa) aplikatuko da:

1. Erauzketa-jarduerak.

2. Instalazio nuklearrak eta erradiaktiboak.

3. 100 kW-etik gorako potentzia instalatua duten argindarra ekoizteko instalazioak.

4. Industriak, oro har.

5. Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak; bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta antzeko lanak egiten dituzten tailerrak ere.

6. Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW-ekoa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik gorakoa bada.

7. Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak eta instalazioak, toxiko, arriskutsu edo sugarri gisa katalogatuta dauden produktu eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora, bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1.000 kg-tik gora, gainerako lurzoruetan).

8. Gasolina-zerbitzuguneak eta hornitegiak, eta erregai likidoak edota gaseosoak banatzeko instalazioak edo antzeko instalazioak.

9. Erregai likido eta gaseosoak biltzeko instalazioak, edozein motatako lurzoruan kokatutakoak, 50.000 litrotik gorako edukiera badute.

10. Hondakinak bildu, berreskuratu eta deuseztatzeko instalazioak.

11. 500.000 m3 baino gehiagoko lekua daukaten lur eta harkaitzen betelanak, urtebete baino gehiago iraungo badute; azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak izan ezik.

12. Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzeko instalazioak.

13. Arrain-haztegiak.

14. Hiltegiak.

15. Dantza-sala, dantzaleku, klub, diskoteka, disko-bar, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.

16. Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

- 300 lagun edo gehiagorentzako tokia izatea.

- Lau ohmeko karga estandarrerako 50 wattetik gorako potentzia efikaza duen musika-ekipoa izatea.

17. 20 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatian agertzen diren proportzioen arabera, edo horren ordez aterako den araudiaren arabera; txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), 25 txakur baino gehiago hartzeko lekua badute; denak ere, baldin eta lurzoru ez urbanizagarrian edo industriarako hiri-lurzoruan badaude.

18. Etxeko abeltzaintza-jarduerak, alegia, 4 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak, eta txakur-zaindegiak, den-denak, bizitegirako hiri-lurzoruan baldin badaude.

19. Errauste-labeak.

20. Lege honen 55. artikuluak xedatzen duenaren arabera, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten beste jarduera batzuk.

-        Ezingo da obrarako lizentzia eman jarduera lizentzia eman arte; hala ere, aldi bereko eskaera eta izapidetzea egin daiteke.

Agiri osagarriak

-        “4.02 Jarduera-lizentzia behar duten jarduera eta instalazio sailkatuetarako eskabidea” inprimakia, behar bezala beteta.

-        Hala badagokio, “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia.

-        ”4.03 Aurretiazko lizentzia behar duen jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena” inprimakia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa).

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorra, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak partzialki aldatu zuena.

-    515/2009 DEKRETUA, irailaren 22koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena (Bigarren Xedapen Gehigarria).

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31