Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.02.- OBRA HANDIRAKO LIZENTZIA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Aitorpen-izaera duen administrazio-baimena da, eraikuntza-obrak egin eta instalazioak ezarri ahal izateko, baita eraikuntzaren edo instalazioaren egituran edo arkitektura-konfigurazioan eragina duten eraikuntza eta instalazioak handitu, berritu eta zaintzeko obrak egin ahal izateko ere.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        “4.01 Obrarako lizentzia-eskabidea” inprimakia, Administrazio Batzordeko errejidorearen oniritziarekin (Batzordearen sinadura eta zigilua edo Administrazio Batzordeko errejidorearen aintzat hartu izanaren agiria).

-        0.02 Ordezkaritza-idatzia inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu.

-        Exekuzioaren Proiektu Teknikoa, teknikari eskudunak sinatuta eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsita (bi ale euskarri digitalean, formatu editagarrian eta PDFan. Proiektuak dagokion Elkargo Ofizialak zehaztutako agiri guztiak jaso beharko ditu.

-        Obrarako lizentzia eman ahal izango da, teknikari eskudunak idatzitako Oinarrizko Proiektua aurkezten bada; kasu horretan, obrak hasi aurretik, Exekuzio Proiektua aurkeztu beharko da, teknikari eskudunak sinatuta eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsita. Horrez gain, Udaleko Zerbitzu Teknikoek Zuinketa Akta ebatzi beharko dute.

-        Obraren exekuzioaren zuzendaritzarako arkitekto teknikoa izendatu izanaren ziurtagiria, dagokion Elkargo Profesionalak igorrita.

-        Sektoreko baimenak: Honako baimen hauek aurkeztu beharko dira jarraian adierazten diren kasuetan:

-        Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzua, obra errepideetako poliziaren eremuan badago (50 metro).

-        Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zerbitzua, obraren eremua nekazaritza-bideren baten mugakide bada.

-        Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa, obra edozein ubidetako poliziaren eremuan badago (100 metro). Eskabidea URA - Uraren Euskal Agentziaren bidez izapidetuko da.

-        Lurzoruaren kalifikazioaren arabera beharrezkoa den beste edozein.

-        Obrak edo instalazioak lurzoru urbanizaezinean egin nahi direnean eta horiek nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi bati eragiten diotenean, Nekazaritzako Foru Sailaren aurretiazko baimena eta Jabetza Erregistroko Ohar Soila aurkeztu beharko dira; bertan jasoko da baimentzen den lursailaren eta eraikinaren arteko hirigintza-loturari buruzko oharra, 25 urteko epean.

-        Lizentzia eman aurretik eta obrak hasi baino lehen, bankuko abala aurkeztu beharko da, edo fidantza eskudirutan, obretako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko.

-       Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza eta Etxebizitzen Estatistika Galdetegia.

-            (Udalak emango du).

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

              Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

-   Postaz: Correosen bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu duten Toki Erakundeen edozein administrazio-organotako erregistroetan eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatiko edo kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaindu beharko da. Ikusi izapide hau:  2.05. “Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) likidazioa, hobariak eta ordainketa”. (Zergak, Tasak eta Prezio publikoak).

Zergaren ordenantza arautzailean ezarritako tarifa. Honako karga-tasa hauek Aurrekontuaren gainean, BEZik gabe:

-   Industrien eraikuntza berria eta handitzea: % 4

-   Saltokiak eta etxebizitzen eraikuntza berria eta handitzea: % 3

-   Nekazaritza- eta abeltzaintza-pabilioien eraikuntza berria eta handitzea: % 2

-  Gainerako eraikinen aldaketak edo zaharberritzeak (obra handiak): % 2

Aurkeztutako obra-amaierako ziurtagiria aztertuta ikusten bada obraren zenbatekoa lizentzia emateko unean EIOZ likidatu zen zenbatekoa baino altuagoa dela, likidazio osagarri bat igorriko da hasierako proiektuaren EMAren eta obra-amaierako EMAren arteko aldearekin.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: aldekoa, betiere hirigintza- eta lurralde-antolamenduarekin bat badator.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikora igortzea. 

Ondorengo izapideen laburpena

-        Proiektua aztertu eta analizatu egingo da, eta egiaztatuko da hirigintzako araudira egokitzen dela. Horrez gain, txosten teknikoa igorriko da.

-        Beharrezkoa bada, beste Administrazio Publiko batzuen baimenak biltzea (Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuaren baimena edo Eusko Jaurlaritzako “Ur Agentzia” zerbitzuarena), edo Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuaren txostena, edo eskabidearekin batera aurkeztu ez den beste edozein. Interesdunari hori aurkezteko eskatuko zaio, horretarako epe jakin bat emanda. Era  berean, ohartaraziko zaio eskatutakoa aurkeztu ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

-        Beharrezkoa bada, beste Administrazio Publiko batzuen txostenak biltzea; adibidez, Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuaren txostena, edo beste edozein. Kasu horietan, Udalak eskatuko du, eta behin jasota, izapidetzearekin aurrera jarraituko da.

-        Txostenetako baten bat (Udaleko Bulego Teknikoarena edo beste Administrazioena) kontrakoa bada, eskatzaileari hutsak zuzentzeko eskatuko zaio.

-        Txostenak aldekoak badira, Alkatetza Dekretu bat emango da, obren eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko fidantza adierazita. Fidantza ordaindu ondoren, Alkatetza Dekretu bidez obrarako lizentzia eman eta EIOZ likidatuko da.

-        Interesdunari jakinaraziko zaio.

Oharrak

-       Dagokion lizentzia-eskaera egin aurretik, gomendatzen da Udaleko Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jartzea, bai telefono bidez edo aurrez aurre, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

-       Obrak hasi baino lehen, Zuinketa Akta formalizatzeko eskatu beharko da, obrarako udal-lizentzia emateko eskatzen den gainerako dokumentazioaz lagunduta.

-       Eraikin edo eraikuntzak, edo hala badagokio, horien zatiak okupatu edo erabiltzen hasi aurretik, dagokion baimena eskatu beharko da, dagokion inprimakia erabilita (Ikusi izapide hau: 4.03 Lehen okupazio/erabilerarako lizentzia).

-       Obretako behin-behineko hesiak jarri beharko dira derrigorrez.

-       Udalak eskubidea du egokitzat jotzen dituen obra-ikuskaritzak egiteko.

-       Lizentzia iraungitakotzat joko da, interesdunei entzunaldia eman ondoren, obrak amaitzeko gehieneko epea igaro denean, epea luzatzen denean izan ezik, aurretiazko eskaerarekin.

-       (Ikusi izapide hau: “4.11 Obrarako lizentziak luzatzea”).

Agiri osagarriak

-        4.01 Obrarako lizentzia-eskabidea inprimakia.

-        Hala badagokio, 0.02 Ordezkaritza-idatzia inprimakia.

-        Hala badagokio, sektoreko baimenak:

-     “Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuaren baimen-eskabidea inprimakia.

-     Eusko Jaurlaritzako “Eraikuntza eta Etxebizitzen Estatistika Galdetegia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa).

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   https://www.boe.es/boe/dias/2006/03/28/pdfs/A11816-11831.pdf">314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoarena (EKT).

-   68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.

-   112/2012 Dekretua, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duena.

-   1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntzako obretako segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

-   Eraikin laguntzaileen antolamendua arautzen duen eta Eraikinen baldintza estetikoei buruzko udal-ordenantzak.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31