Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

DIRULAGUNTZAK ETA LAGUNTZAK

3.04.- AIARAKO UDALAK ESKAINTZEN EZ DITUEN MUSIKA- ETA DANTZA-JARDUERETARA JOATEN DIREN ADINGABEEN FAMILIEI DIRULAGUNTZAK EMATEA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Urteroko udal-dirulaguntzak ematea familiei, Aiarako udalerrian eskaintzen ez diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalen batek eskaintzen dituen musika- eta dantza-jarduerak egin ahal izateko (jarduera horiek zuzenean eskaini beharko dituzte udalek edo haien mendeko erakundeek).

Nork eska dezake?

Onuradunak izango dira Aiarako udalerrian erroldatuta dauden adingabeak, diruz lagunduko den ikastaroa hasi baino sei hilabete lehenagotik, gutxienez, etenik gabe.

Laguntza eskatzen duena diruz lagunduko den jarduera egingo duen adingabearen aita, ama edo legezko tutorea izango da.

-       Aiaran erroldatuta egotea diruz lagunduko den jarduera hasi baino sei hilabete lehenagotik, gutxienez, etenik gabe.

-       Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatea, eta Aiarako Udalaren diru-kutxako ordainketak egitea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

-        “3.04 Adingabeak musika- eta dantza-jardueretara joateagatiko dirulaguntzaren eskaera, behar bezala betea. (I. eranskina).

-       Eskatzailearen NANaren kopia; eskatzailea jarduera egingo duen adingabe onuradunaren aita, ama edo legezko tutorea izango da.

-        Eskatzailearen eta adingabe onuradunaren datuak jasotzen dituen familia liburuaren kopia edo adingabearen legezko zaindaritza ematen dion ebazpena.

-        Jarduera egiteagatiko ordainketaren bankuko ordainagiri originala edo dagokion ordainagiriaren kopia, edo onuradunak dirulaguntzaren xede diren kuota guztiak ordaindu dituela adierazten duen erakundearen ziurtagiria.

-        Jardueraren zentroaren ziurtagiria; bertan, jardueraren hasiera- eta amaiera-data, irakatsitako orduak eta jasotako orduak, eta jardueraren kostua agertu beharko dira.

-       Beste dirulaguntza batzuk eskatu izanaren edo ez izanaren zinpeko adierazpena; halakorik eskatu bada, eskaeraren kopia. Eskaerak erantzuna jaso badu, ebazpenaren kopia; zenbateko dirulaguntza jaso den edo dirulaguntza ukatu den adierazi beharko da. (II. eranskina).

-       Onuradun izateko debekurik ez edukitzearen adierazpena (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan, dirulaguntzen eskatzaile eta onuradunei buruzkoan, aipatzen dira debekuok) (III. eranskina).

-       Gizarte Segurantza eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak ordaindu izanari buruzko ziurtagiria, edo eskatzaileak sinatutako baimena, Aiarako Udalak ziurtagiri horiek eska ditzan (IV. eranskina).

-       Jarduera egingo den udalerriko udalaren ziurtagiria; bertan, jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tarifa adierazi beharko da, baita erroldatuek eta erroldatuta ez daudenek ordaindu beharreko zenbatekoen arteko aldea ere.

-       Interesduna ez bada, "0.02 Ordezkaritza idatzia", izeneko inprimakia. Ordezkariak identifikazio-dokumentu originala aurkeztu beharko du, baita interesdunaren identifikazio-dokumentu originala edo haren kopia ere.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3, Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

              Asteazkenetan 12:00etatik 15:00etara.

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Eskaerak aurkezteko epea:  eskaerak aurkezteko 30 egun naturaleko epea egongo da, urteroko deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

-        Aurreikusitako epea: bi hilabete

-       Ebazpena emateko gehieneko epea: bost hilabete, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

-       Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso, zigilatu eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Eskaerak baloratzea, ordenantzan ezarritako irizpideen arabera.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Alkatetzaren edo haren eskuordetza jaso duen organoaren ebazpena.

-        Eskatzaileari ebazpenaren berri ematea.

-        Dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

-       Laguntzaren zenbatekoa: Udalak edo haren mendeko erakundeak udalerri horretan erroldatutako pertsonei aplikatzen dien tarifaren eta onuradunari aplikatzen zaion tarifaren arteko aldearen % 100, 2.000 euroko mugarekin, eskatzaile bakoitzeko, eskaera egiten den urte guztiak kontuan hartuta.

-       Eskatzaile batek bi adingabe onuradun edo gehiago baditu eta haientzako dirulaguntza eskatuko badu, eskaera bakarra aurkeztu beharko du adingabe guztientzat, eta adingabe onuradun bakoitzaren agiriak aurkeztu beharko ditu.

-       Adingabeak diruz lagun daitekeen jarduera bat baino gehiago egiten badu, eskaera bakarra aurkeztuko da, eta bertan adieraziko dira egingo dituen jarduera guztiak. Jarduera bakoitzari dagozkion agiriak aurkeztu beharko dira.

-       Informazioa eta eskaeren izapidetzea: deialdiari loturiko informazio guztia www.aiarakoudala.eus; udal-webgunean egongo da eskuragarri.

-       Udalak azalpenak eskatu ahalko dizkie erakunde eskatzaileei, aurkeztutako eskaera hobeto baloratzeko beharrezkoak direla uste badu.

-       Eskaera ez bada behar bezala bete edo datu nahiz agiriren bat falta bada, pertsona edo erakunde eskatzaileari eskatuko zaio gabeziak zuzentzeko, 10 egun balioduneko epean. Horrez gain, jakinaraziko zaio hala egiten ez badu eskaera artxibatu egingo direla, bestelako izapiderik gabe.

Agiri osagarriak

-       “3.04 Adingabeak musika- eta dantza-jardueretara joateagatiko dirulaguntzaren eskaera, behar bezala betea.

-      "0.02 Ordezkaritza idatzia" inprimakia.

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza

Indarraldia

-          Arlo honetako legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          Udal-dirulaguntzen emakida arautzen duen ordenantza orokorra, Aiarako Udalak onetsia.

-          Adingabeak Aiarako Udalak eskaintzen ez dituen musika- eta dantza-jardueretara joateagatiko familientzako laguntzen emakida arautzen duen ordenantza.

-          Otsailaren 7ko 3/1997 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren Subentzio eta Transferentziena..

-          Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa.

-          Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua Dirulaguntzen Araudi Orokorra onesten duena.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31