Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

DIRULAGUNTZAK ETA LAGUNTZAK

3.01.- KULTURA-, KIROL- ETA GIZARTE-JARDUERAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZAK

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Udalerriko elkarte, talde eta/edo partikularrei dirulaguntzak ematea, kulturaren, kirolaren edo gizartearen arloak jarduera zehatzak edo urteko programazioa gauzatzeko.

Nork eska dezake?

Irabazi asmorik gabeko edozein elkartek edo partikularrek, kulturaren, kirolaren eta gizartearen arloko programak edo jarduerak egin edo sustatu nahi badituzte, erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduketak sustatzea xede dutenean Aiarako udalerri osoarentzat. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-         Egoitza fiskala edo egoitza Aiaran izatea, oro har.

-         Pertsona juridikoa izanez gero, estatutuetan berariaz jasota izatea interes orokorreko edo zerbitzu publikoko xedeak dituela edo ez duela irabazi asmorik.

-         Udal honetako Erregistroaren aurrean frogatzea, dokumentuak erabiliz, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela.

-         Jarduketa-esparrua Aiara izatea.

-         Aurretik jasotako dirulaguntzak itzularazteko prozedura bat martxan jarri duten kausarik ez egotea.

Horrez gain, Etxaurren ikastolako eta Aiarako gainerako ikastetxeetako IGEak ere onuradun izan ahalko dira, laguntza horiek eskola-esparrutik kanpo antolatutako jarduerak finantzatzeko direnean.

Administrazio Batzordeek ere dirulaguntzak lortu ahal izango dituzte, Olentzero eta Errege Magoen desfilea antolatzeko.

Aurkeztu beharreko agiriak

-      “3.01 Kultura-, kirol- eta gizarte-arloko jarduerak egiteko dirulaguntzen eskaera” inprimakia, onetsitako ereduaren arabera. Deialdiaren oinarrietan adierazitako agiriak erantsi beharko dira:

-      Eskaerak pertsona fisikoek aurkeztu badituzte:

-   NANaren fotokopia. (udaletxean oraindik aurkeztu ez bada).

-   Jarduera hori egiteko beste erakunde publiko edo pribatu baten dirulaguntza eskatu izanari edo eskuratu izanari buruzko zinpeko adierazpena.

-   Gizarte Segurantza eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak ordaindu izanari buruzko ziurtagiria, edo eskatzaileak sinatutako baimena, Udalak ziurtagiri horiek eska ditzan.

-      Eskaerak elkarteek aurkeztu badituzte:

-   Eskaera sinatzen duenaren NANaren fotokopia, bere izenean edo elkartearen ordezkari gisa, udaletxean oraindik aurkeztu ez bada.

-   Elkartearen IFZren fotokopia, udaletxean oraindik aurkeztu ez bada.

-   Aiarako Elkarteen Udal Erregistroan alta eman ez badu, dirulaguntza eskatzeko unean inskribatu beharko da, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: erakundearen estatutuen fotokopia, legez eratuta dagoela eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen dokumentua, eta IFZren ziurtagiria.

-   Gizarte Segurantza eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak ordaindu izanari buruzko ziurtagiria, administrazio-erakunde eskudunak emana, edo eskatzaileak sinatutako baimena, Udalak ziurtagiri hori eska dezan.

-       Interesduna ez bada, “0,02 Ordezkaritza Idatzia izeneko inprimakia. Ordezkariak identifikazio-dokumentu originala aurkeztu beharko du, baita interesdunaren identifikazio-dokumentu originala edo haren kopia ere.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3, Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

              Asteazkenetan 12:00etatik 15:00etara.

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-        Eskaerak aurkezteko epea:  hilabete, dirulaguntzen deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

-        Ebazpena emateko epe aurreikusia: bi hilabete

-        Ebazpena emateko gehieneko epea: lau hilabete, deialdia argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

-        Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso, zigilatu eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Eskaera Kultura Sailari helaraztea.

-        Eskaerak baloratzea, deialdia arautzen duten oinarrietan ezarritako irizpideen arabera.

-        Dagozkion txostenak eman eta ebazpen-proposamena egitea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Alkatetzaren edo haren eskuordetza jaso duen organoaren ebazpena.

-        Eskatzaileari ebazpenaren berri ematea.

-        Dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

-       Informazioa eta eskaeren izapidetzea: deialdiari loturiko informazio guztia www.aiarakoudala.eus udal-webgunean egongo da eskuragarri.

-       Udalak azalpenak eskatu ahalko dizkie erakunde eskatzaileei, aurkeztutako eskaera hobeto baloratzeko beharrezkoak direla uste badu.

-       Eskaera ez bada behar bezala bete edo datu nahiz agiriren bat falta bada, pertsona edo erakunde eskatzaileari eskatuko zaio gabeziak zuzentzeko, 10 egun balioduneko epean. Horrez gain, jakinaraziko zaio hala egiten ez badu eskaera artxibatu egingo direla, bestelako izapiderik gabe.

-       Eskatutako agiriak Udalaren esku badaude, eskatzaileak ez ditu berriz aurkeztu beharko; kasu horretan, eskaeran adierazi beharko du noiz eta non aurkeztu zituen agiri horiek.

-       Emandako dirulaguntza bi ordainketatan emango da: zenbatekoaren % 90a emakida ebazten denean eta gainerakoa justifikazioa aurkezten denean.

Agiri osagarriak

-       “3.01 Kultura-, kirol- eta gizarte-arloko jarduerak egiteko dirulaguntzen eskaera”

-        “0.02 Ordezkaritza Idatziainprimakia.

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-       Idazkaritza / Kultura

Indarraldia

-          Arlo honetako legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          Udal-dirulaguntzen emakida arautzen duen ordenantza orokorra, Aiarako Udalak onetsia.

-          Kultura-, kirol- eta gizarte-arloko dirulaguntzen urteroko deialdia, ALHAOn argitaratua.

-          Otsailaren 7ko 3/1997 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren Subentzio eta Transferentziena.

-          Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa

-          Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua Dirulaguntzen Araudi Orokorra onesten duena..

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31