Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

OGASUNA

2.13.- BIDEGABEKO DIRU-SARRERAK ITZULTZEA.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko eskaera, legeak aurreikusitako edozein kasutan (ordainketa bikoitza, emaitza baino handiagoa den zenbateko bat sartu izana, preskribatutako edo iraungitako zorrak, etab.)

Nork eska dezake?

Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-          "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia.

-          Itzulketa-eskubidea egiaztatzen duten agiriak.

-          Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-          Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.                    

-           

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak, 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Betebehar ekonomikoak

-                 Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-                 Kalkulatutako denbora: hilabete bat.

-                 Legezko gehieneko epea: sei hilabete.

-                 Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-            Eskabidea jasotzea, zigilatzea eta kopia bat ematea eskatzaileari.

-            Eskabidea Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza Sailari igortzea.

-            Agiriak aztertzea, eta, hala badagokio, egin behar diren txostenak egitea.

-             

Ondorengo izapideen laburpena

-       Alkatetzaren edo eskuordetzen duenaren ebazpena.

-       Interesdunari jakinaraztea.

-       Hala badagokio, bidegabeko diru-sarrerak itzultzea.

-       Dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

 

Agiri osagarriak

-          "0.01 Eskabide Orokorra"

-          "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

 

Unitate arduraduna

-                 Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza

Indarraldia

Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

 

- Arabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Araua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31