Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

OGASUNA

2.02.- TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ITZULTZEA IBILGAILUARI BEHIN-BEHINEKO EDO BEHIN BETIKO BAJA EMATEAGATIK (TMIZ).

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskaera egitea probintziako trafiko-buruzagitzan ibilgailuari behin betiko baja eman zaiolako edo suntsitu egin delako, edo aldi baterako baja eman zaiolako lapurretagatik.

Ibilgailuaren behin betiko baja edo suntsiketa gertatzen denean, eskubidea dago ordaindutako zergaren zati bat bueltan jasotzeko. Ildo horretan, zenbateko hori egunka hainbanatuko da probintziako trafiko-buruzagitzan baja eman zaion dataren arabera, betiere zergaren titularrak, hau da, zerga ordaindu zuenak, ematen baldin badio behin betiko baja ibilgailuari.

Gauza bera gertatzen da ibilgailua lapurtua edo ostua izan delako baja ematen baldin bazaio probintziako trafiko-buruzagitzan.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsona orok eta ibilgailuaren titularra izango denaren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

 Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        "2.02 Ibilgailuen bajagatik zerga itzultzeko eskabidea" deritzon inprimakia. Bertan adierazi beharko da zein bankuko kontu-zenbakitan egin behar den itzulketa.

-        Ibilgailuaren titularraren jatorrizko NAN edo AIZ, indarrean.

-        Itzulketa-eskubidearen egiaztagiria (autoak desegiteko tokiaren ziurtagiria eta/edo probintziako trafiko-buruzagitzako baja-agiria).

-        Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainagiria, eskabidearen urteari dagokiona.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.        

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak, 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Betebehar ekonomikoak

   Doakoa.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-           Aurreikusitako epea: hilabete bat (probintziako trafiko-buruzagitzak hilero ematen dituen datuen arabera).

-             Legezko gehieneko epea: 6 hilabete.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-          Agiriak jasotzea eta konprobatzea.

-          Ibilgailuari benetan baja eman zaiola konprobatzea probintziako trafiko-buruzagitzak hilero ematen dituen datuen bitartez.

-             

Ondorengo izapideen laburpena

-            Alkatetzak ebazpena ematea eta interesdunari jakinaraztea.

-            Eskabidean adierazitako kontu-zenbakian ordainketa egitea.

Oharrak

-          Behin betiko baja eskatzeko, aldez aurretik egiaztatu beharko da zerga ordaindu dela.

-             

Agiri osagarriak

-            "2.02 Ibilgailuen bajagatik zerga itzultzeko eskabidea"

-            "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-               

Onespena

-            Alkatetza.

Unitate arduraduna

-             Idazkaritza.

Indarraldia

Dagokion ordenantza fiskala aldatu arte.

Lege-esparrua

-       Arabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Araua.

-        44/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa.

-       Aiarako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

-          

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31