Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

OGASUNA

2.01- TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAREN ALTA ETA LIKIDIDAZIOA (TMIZ).

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Bide publikoetatik zirkula dezaketen trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da, ibilgailu-mota eta -kategoria edozein direla ere.

Lehen aldiz eskuratzen den ibilgailuaren gaineko zerga likidatzen da; horretarako, probintziako trafiko-buruzagitzan matrikulatu aurretik ordaindu behar da zenbateko hori. Horrez gain, aldi baterako bajan egon diren ibilgailuei alta ematerakoan ere ordaindu behar da.

Nork eska dezake?

Interesa duen pertsona orok eta ibilgailuaren titularra izango denaren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

 Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-          Ibilgailuaren titularraren jatorrizko NAN edo AIZ, indarrean.

-          Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

-          Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.        

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehena: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkena: 12:00etatik 15:00etara.

- Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Betebehar ekonomikoak

-        Ikusi tarifak ordenantza fiskalean: Aiarako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala

-         

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: momentuan.

-          Legezko gehieneko epea: zergaren sortzapenetik kontatzen hasita, 5 urte likidazio-ahala preskribatu arte.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-          Agiriak jasotzea eta konprobatzea

-          Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren likidazioa egitea programa informatikoaren bitartez.

-          Ordainketa-gutuna eta ordainagiria ematea, eta dagokion zenbatekoa kobratzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-            Likidazioa espedienteari atxikitzea.

Oharrak

-          Ibilgailuaren titularra den pertsonak edo erakundeak ordaindu beharko du zerga urtero, urtarrilaren 1ean. Ibilgailu berria eskuratzen den urtean, ibilgailua matrikulatu aurretik ordaindu beharko da zerga. Urtean zehar egiten diren titulartasun- edo etxebizitza-aldaketek ez dute eraginik hurrengo urtera arte. Erabilitako ibilgailu bat eskuratzen denean, urte horri dagokion ordainagiria urte horretako urtarrilaren 1ean titularra zenak ordainduko du.

-          Zerga ibilgailuaren zirkulazio-baimeneko etxebizitzaren udalerrian ordainduko da.

-            Hurrengo urteetarako, ibilgailuaren gaineko zerga helbideratzea egongo da, "2.01 Banku-helbideratzea egiteko inprimakia" betez. (Ikusi honako izapide hau: 2.12.- “Helbideratzeak: altak, bajak eta aldaketak”).

-             

-          Ibilgailua lehen aldiz eskuratzerakoan edo, hala badagokio, baja ematen zaionean, kuotaren zenbatekoa egun naturalen arabera ordainduko da, barne hartuta baja- edo alta-eguna.

-            Zergaren salbuespenei eta hobariei buruzko informazio gehiago eskuratzeko: Ikusi honako izapide hau: 2.03.-"Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren (TMIZ) salbuespenak eta hobariak".

-             

Agiri osagarriak

-          "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-          "2.01 Impreso de domiciliación bancaria""2.01 Banku-helbideratzea egiteko inprimakia"

-             

Onespena

 

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Dagokion ordenantza fiskala aldatu arte.

Lege-esparrua

-       Norma Foral 6/2005 General Tributaria de ÁlavaArabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Araua.

-                 44/1989 Foru Araua, uztailaren 19, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa.

-       Ordenanza Fiscal reguladora del Impuesto sobre los Vehículos de Tracción Mecánica de AyalaAiarako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

-          

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31