Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Egiturazko esku-hartzerik ez dakarten obrak dira.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  1. Bete obra-eskaerako inprimakiaren orria.
  2. Eskaera horrek obra egingo den lekuko Administrazio Batzarraren zigilua izan behar du.
  3. Egin beharreko obraren aurrekontua zehaztuko da, partidaka zehaztuta.
  4. Exekuzio-epea hau izango da: 6 hilabete, obrarako lizentzia ematen denetik aurrera zenbatzen hasita.

Udaleko teknikariak horrela ebazten badu, lizentzia izapidetzeko beharrezkoak izango dira honako erakunde hauen baimenak:

  • Landa Intereseko eta Nekazaritza Bideragarritasuneko Obren Atala (AFAko Nekazaritza Saileko Nekazaritza Garapeneko Zerbitzua).
  • Herri-lanak eta Garraioak Saila -Errepide-zerbitzua - AFA.
  • Kultura Saila - Ondare historikoaren eta arkitektonikoaren zerbitzua - AFA.
  • UR Agentzia, Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritza.

OHARRA: Halaber, udal-teknikarien irizpideei jarraikiz, edozein mutur justifikatzeko egokitzat jotzen den dokumentazioa eskatu ahal izango da (krokisak, argazkiak, memoria...).

Artxiboak deskargatu:

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31