Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Goizalde honetan sute suntsikor batek eskolako familia baten etxebizitza hondatu du.

Udaletik, ikastolatik eta IGEtik dei hau luzatzen dugu eskola komunitate osoari, familia honi laguntzeko eta momentu latz hauek eramangarriagoak egiteko asmoz.

Hau dela eta, zuen kolaborazioa eskertuko genuke, aipaturiko sutearen ondoren beharrezko guztia familiari (5 kidez osatua) emanez:

  • Ohe jantziak (izarak eta mantak)
  • Eskuohialak
  • Umeentzako arropa: 14 edo S tamaina eta 8 urteko tamaina. Zapatak, 33 eta 39-40 zenbakiak.
  • Sukaldeko tresnak
  • Jostailuak
  • Higiene pertsonaleko produktuak
  • Janaria
  • Alperrik galduko ez den janaria (kontserbak)
  • Diruz laguntzeko ontu korrntea ES 26 3035 0045 2504 5008 0647 KONTU KORRONTE ZUZENA

Jasotze puntuak ikastola, udaletxea eta Luiaondoko Soziala izango dira.

Aldez aurretik, zuen elkartasuna eskertu nahi dugu, denon laguntzaren  premia dagoelako, familia kalteturari egoera larria arintzen laguntzeko.

BIZITZAK ERDIGUNERA!

Gizarteak mezu argia jaso zuen 2018an, Mugimendu feministak Martxoaren 8rako egindako emakumeen lan-etenaldi deialdiari eman zitzaion erantzunaren aurrean: kaleak bete ziren eta elkarlan-sareak sustatu, emakumeek beren aukera-berdintasuna erreklamatzeko abian jarrita zuten borrokak atzera bueltarik ez zuela.

2019rako ere indarrean jarraitzen dute emakumeen aldarrikapenek, “Bizitzak Erdigunera!” lelopean. Aurten ere, emakumeen bizitzak jasangarri, libre, anitz eta duinak izateko eskaerak kaleak hartuko ditu. Beharrezkoa da emakumeen lan-prekarietatea eta pobrezia salatzea, indarkeria matxista guztien aurka egitea, eta bazterkeria eta arrazakeriari uko egitea.

Greba bost ardatzetan antolatzen da: zaintza, enplegua, pentsionistak, ikasleak eta kontsumoa. Greba feminista, guztion bizitzan eragiten duten esparruetan kokatzen da, soldatapeko zein doako lanetan, kontsumo ereduan, sexualitatean, arrazakerian, etab. Horregatik, grebaren bitartez, ardura kolektibotik abiatuta bizitza sostengatzeko itun sozial berri bat eskatzen dio euskal jendarteari, berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko duten politika publikoak burutuz. Iaz bezala, aurten ere zaintza erdigunean kokatzen da, zaintzaren berrantolaketa soziala politika publikoen zeharkako ardatza izan behar dela aldarrikatuz.

Gizarte honen barnean emakumeengan eragiten duten zapalkuntza eta diskriminazio-sistema guztiak desagerrarazteko lanean gure udaletik ere Martxoaren 8an Emakumeok planto egitea eta Bizitzak Erdigunean jartzea aldarrikatuko dugu.

Eta zer esan nahi du azken horrek, zehazki?

Gure bizitzak sostengatu eta beroriek erdigunean jartzeko ordainduak eta ordaindugabeak diren lan guztiak beharrezkoak diren heinean, nagusiki emakumeoi egokitu zaigun zaintza-lan hori guztia eremu pribatu horretatik atera behar dugula; hau da, zaintza eta etxeko lanen ardura sozializatu behar dela eta gizonek eta erakunde publikoek ardura zuzenak hartu behar dituztela.

Denboraren erabilera orekatzea erabat estrategikoa eta gakoa da berdintasun-politikak eraginkorragoak izan daitezen. Europako Berdintasun Adierazleak kontuan hartzen dituen esparruetatik Denborakoan eragiteak, Boterea, Ezagutza, Dirua eta Enpleguetako domeinuetan eragitea ere badakar.

Aurrekari hauek aintzat hartuta, Aiarako Udalak erabaki hauek hartzen ditu, bere Berdintasun Planean jasota daudenak neurri bezala:

- Aiarako Udalak ardura hartzen du berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko duten politika publikoak burutzeko.

- Aiarako Udalak ardura hartzen du zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko.

-Aiarako Udalak, Mugimendu feministak deitutako greba dela eta, ardura hartzen du udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emateko.

Hala, Aiarako Udala greba deialdira atxikitzen da eta herritarrak deitzen ditu Mugimendu feministak Martxoaren 8an deitutako greba feministan eta udalerriko zein Aiaraldeko ekintzetan era aktiboan parte hartzera, Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren barruan.

Datorren astelehenean, martxoak 25, 09:00etatik 10:45 arte hezitzaile bat Kuadrillako eraikineko beheko solairuan kokatutako ordenadoreen gelara hurbilduko da, informatikaren inguruko zalantzak argitu edo ordenadorean ibiltzeko grina duten pertsonak artatzeko.

Horren inguruan eta informatikaren munduan sakondu nahi duten guztientzat, jakizue Amurrioko KZ Guneak, Aiara udalerritik hurbilen dagoen zentroak, ateak irekita dituela astegunero, 16:00etatik 20:00etara, Kultura Etxeko lehen solairuan (Landako 8) 

Informazio gehiagorako  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emaila

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31