Merkataritza edo ostalaritza negozio baten ardura baduzu eta negozio bera hobetze aldera inbertsioren bat egiteko asmoa baldin baduzu, adi apirilaren 13an onartutako hurrengo deialdi honi ...
Merkataritza ostalaritza sektorea hobetzeko inbertsioak egiteko laguntza deialdia
Jendaurrean jartzen da 2018ko maiatzaren 1etik ekainaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:
- Ibilgailuen gaineko udal zerga.
ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:
Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin.Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).
Nire ordainketa on-line: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea, txartelarekin.
Udaletxeko Bulegoetan, txartelarekin.
Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.
Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
HAZI Fundazioak antolatuta, “Landa Eremuko Ostegun Ekintzaileak” ekimen barruan Zure negozioak baditu arrakastarako klabeak? jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Apirilaren 26an, osteguna, izango da IBAI-GANE Jatetxean, Amoroton (Olaeta).
Negozio-ideia bat errealitera eramateko aholkatzea eta ideia honi CANVAS ereduaz balio eranstea dira jardunaldi honetako helburak, aukera berriak sortzeko ekintza plana diseinatuz.
LEKUA: IBAI-GANE Jatetxea
ORDUTEGIA:
Informazio gehiagorako:
HAZI Fundazioa - 688 81 50 45 Leticia
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Apirilak 22, igandea,Apirilak 22, igandea,Maroño (eliza)
17,00: Magia ikuskizuna / Espectáculo de Magia(Kidam Magoa “Aroa eta mirariak”)
18,00: Askaria / Merienda
18,30: Eskulan Tailerra / Taller Manualidades.
Negozio bat martxan jarri nahi duzu? Jarduera berri bat martxan jartzeko oinarrizko ezagutza edukinahi duzu? Enpresa txiki bat duzu eta kudeaketa hobetu nahiko zenuke?
Airako Kuadrillak, Vital fundazioaren finantzazioarekin, enpresa ibilbide berri bat hasteko asmoa dutenentzako tailer multzo bat koordinatu du apirilaren 19, 26 eta maiatzaren 3, 10 eta 17rako.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu behean aipatutako erakundeetara.- Matrikula doan.- Lehentasuna izango dute eskualdekolangabetuek.
Egitarau osoa, egun, ordu eta eskainiko den lekuekin honako hau da:
NOLA KALKULATU NIRE PRODUKTU/ZERBITZUEN KOSTUA ETA PREZIOA
ENPRESA TXIKI BATEN ZERGAK ETA FAKTURAK. JAKIN BEHARREKOA
NOLA DISEINATU MERKATARITZA PLAN ERAGINKOR BAT
NOLA LORTU LEHEN BEZEROAK
GERRILLA-MARKETINA SUSTATZAILEENTZAT
Aiarako Udalak, orain arte jende gutxik disfrutatzeko aukera zuten kalitate handiko irudi sortaz osatutako bideo promozionala aurkeztu berri du.
Kalitate handiko ikusentzunezko honek Aiarako zeruak irekitzen dizkio ikusleari sentsazio paregabe eta liluragarri batean murgil dadin: Aiarako zeruak zeharkatu eta txori hegaldi bat izango bagina bezala, begien aurrean aurkitzen denarekin gozatzea.
Airako txoko esanguratsuenen irudiak lortzeko, definizio goreneko kamarak dituzten droneak erabili dira. Aukera paregabea gure herria zerutik ezagutzeko... bidezidor, harkaitz, baso, landa, eremu berdez betetako parajea... denborak eta historiak moldatutakoa... eta bertako gizon eta emakumeek landutakoa, herria bera, sustraitze, bizi eta gozaleku bihurtzeko.